Kapital naturalaren gaineko giza eskaera neurtzeko metodoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Aztarna ekologikoak bizi-premiak betetzeko erabiltzen den azalera adierazten du. Beraz, aztarna ekologikoak munduko lurraldeetan zenbateko azalera erabiltzen den jakiten laguntzen du.
Aztarna ekologikoak lurralde bateko populazioak bere kontsumo beharrak asetzeko, biztanle batek bizitzeko, etxebizitza batek bere funtzionamendurako… naturaren zenbateko azalera behar duen adierazten du. Kontsumo horren mugak ezagutzeko karga ahalmena ikusi behar da.
Karga ahalmena, kontsumitzen diren baliabideak ekoizteko eta sortzen diren hondakinak asimilatzeko dagoen lehorreko eta itsasoko azalera biologikoki produktiboa da: basoak, larreak, laborantzak eta itsasoak. Karga ahalmenak eskualde batean, herri batean edo planeta osoan dauden basoen, laborantzen, larreen edo itsasoaren azaleretatik lor daitezkeen baliabide naturalak adierazten ditu.
Planetako populazio zati batek dagokion 1,8 hektarea horiek baino gehiago kontsumitzeak arazoa dakar, ez baitago orduan planeta nahikorik kontsumitu eta sortzen dena ekoizteko eta asimilatzeko. Lur bateko populazioaren aztarna ekologikoa bizi den lekuko lurraldearen karga ahalmena baino handiagoa bada, biztanle horiek defizit ekologikoa dutela esaten da. Defizit ekologikoa duten herrialdeek munduko beste herrialdeetako lur ekoizleak erabiltzen dituzte eta horrek etorkizuneko belaunaldien baliabideak ustiatzen ditu
Mathis Wackernagelek garatu zuen kontzeptua 1990eko hamarkadan.
Aztarna ekologikoa neurtzeko, bost kontzeptu hartzen dira kontuan:
1) Egungo beharrei dagozkien kontsumoak asetzeko lurraldeak zenbateko azalera behar duen jakin behar da.
2) Edo, zenbateko lur ekoizlea behar duten bertako biztanleek elikatzeko, etxebizitza bat izateko, garraiatzeko, aisialdiaz baliatzeko eta bizi-moduan ohizkoak diren kontsumo-ondasunak lortzeko.
3) Kontsumitzen diren ondasunak ekoizten diren azaleren arabera elkartzen dira: soroak,larreak, basoak, itsas ekoizleak, eraikitako lurrak, CO2 absorbitzen duten azalerak.
4) Kontsumitzen den ondasun bakoitzarentzat :
Espainiarren aztarna ekologikoa batez beste 5,4 azalera-unitatekoa da; frantsesena, 7,27koa. Bi-biak munduko batez bestekoaren oso gainetik daude: 1,8 hektarea global pertsonako (2003). Konparazio baterako, Indiako biztanleen aztarna azalera-unitate bakarrekoa da, eta txinatarrena, 1,84koa. Beraz, aztarna ekologikoak argi eta garbi erakusten du herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko aldea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.