Remove ads
HOOC−(CHOH)2−COOH formulako diazido dialkohol sendoa. Solido kristalino garden eta kolorgeak edo hauts zuri kristalinoa eratzen ditu, uretan, alkoholetan eta eterretan disolbatzen direnak; lau egitura kristalino optikoki isomero eratzen ditu. From Wikipedia, the free encyclopedia
Azido tartarikoa (HO2CCH(OH)CH(OH)CO2H) fruitu askoren zukuan, batez ere mahatsarenean, dagoen konposatu dihidroxilikoaz esaten da. Kolore gabeko kristal gardenetan edo kristal hauts gisa agertzen da. Uretan, alkoholean eta eterrean urtzen da. Ezaugarri optiko bereziak ditu. Molekulak bi karbono atomo asimetriko ditu, eta ondorioz, ezaugarri optiko desberdinak dituzten lau molekula era daitezke. Azido naturala dextrogiroa da, baina berotzen denean jarduera optikorik ez duen beste forma batera bihurtzen da neurri batean. Azken hori Pasteurrek aurkitu zuen ardo hondarrekin lanean ari zela, han eratzen baita. Sintesi bidez ere lortzen da laborategian. Gai kimikoak prestatzeko (tartratoak, azetaldehidoa…), edari freskagarrietan, galbanoplastian, zeramikan, argazkigintzan, ehungintzan eta beirazko ispiluak zilarreztatzeko, metalak koloreztatzeko, janariak azidotzeko eta abar erabiltzen da.
Azido tartariko | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H6O6 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Base konjokatua | bitartrate (en) |
Mota | aldaric acid (en) eta Gantz-azido |
Masa molekularra | 150,016438 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | FEWJPZIEWOKRBE-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 526-83-0 |
ChemSpider | 852 |
PubChem | 875 eta 21583978 |
Reaxys | 4666811 |
Gmelin | 15674 |
ChEBI | 3214 |
ChEMBL | CHEMBL333714 |
EC zenbakia | 610-885-0 |
ECHA | 100.121.903 |
Human Metabolome Database | HMDB0062642 |
UNII | JQO211TF1A |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.