Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Australiar futbola edo Futbol Australiarra (ingelesez Australian rules football edo Australian football, australiar era informal edo herrikoian football edo footy bezala ezagunagoa) futbolaren aldaera bat den kirola da, 18 jokalari dituzten bi taldeen arteko norgehiagoka bat da eta zelai obalatu batean itxura esferoidea duen baloi batekin jokatzen da. Bere jatorria Australian du, herrialde honetan XIX. mendean sortu zelarik.
Joko honen helburu nagusia aurkariak baino puntu gehiago lortzea da, horretarako baloia ostikatu eta aurkariaren eremuan dauden bi zutabeen artean igaroarazi behar delarik. Jokalariek baloia euren gorputzeko edozein atalen bidez aurreratu dezakete, bai oin edo eskuko pasez nahiz baloiarekin batera burututako lasterketa bidez. Kirol oso azkarra da, baloia uneoro mugimenduan baitago, jokoa epaileak tiraketa libre bat edota baloia zelaitik irteten denean bakarrik eteten da. Kirol honen beste ezaugarri nagusi batzuk bere joko eta kontaktu fisikoak dira, honetan aurkariaren eraso aukerak mozteko asmoz bere plakaketa erabat onartua eta baimendua dagoelarik.
Australiar futbola Australian ikuslego eta federatutako kirolari gehien dituen kirola da, nahiz eta munduko gainontzeko herrialdeetan behar hainbat zelagorik ez izan. Mundu mailan dagoen liga profesional nagusiena (eta bakarra) Australian Football League izenekoa da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.