errioxako pilotari From Wikipedia, the free encyclopedia
Augusto Ibáñez Sacristán, pilota arloan Titín III.a goitizenaz ezaguna (Tricio, Errioxa, 1969ko urtarrilaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia eta politikaria da.
Titín III.a | ||||
---|---|---|---|---|
Titín III.a, Adarraga pilotalekuan, berak esku huskako pilotara ekarri zuen boleiboleko jauzia eginez. | ||||
Izen osoa: | Augusto Ibáñez Sacristán | |||
Jaiotza data: | 1969ko urtarrilaren 13a (55 urte) | |||
Jaioterria: | Tricio, Errioxa (Espainia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,80 m | |||
Pisua: | 86 kg | |||
Debutatze data: | 1992ko irailaren 13a | |||
Debutatze pilotalekua: | Baños de Río Tobía | |||
Erretiratze data: | 2014ko urriaren 5a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Adarraga |
Esku huska, aurrelari jokatzen zuen, Asegarcerekin lehenik, Asperekin gero. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 metro luze da, eta 86 kg pisatzen zuen. Estreinako partida 1992ko irailaren 13an jokatu zuen, Baños de Río Tobíako (Errioxa) pilotalekuan. 2014ko urriaren 5ean erretiratu zen, 22 urtez profesional izan eta gero.[1] Iraultza ekarri zuen esku huskako pilotara. Ordu arte askoz estatikoagoa zen aurrelarien jokoari, Titinek bestelako molde bat ekarri zion: erasokorra, airez asko sartzekoa (hala erasorako nola defentsarako), bizia, abiadura handikoa, guztiz ikusgarria.[2] Augusto Ibañez inoiz ez zen jo luzeko pilotaria izan, baina oso nabarmenak izan ziren beti haren defentsa (izan ere, zango arinak zituen, eta boleibolean ikasia zuen eran lurrera botaz jauzi egiten zuen pilotaraino iristeko) eta airez erremate zehatzak egiteko ahal ikusgarria.[3] Nahiz hedapen handieneko txapelketa garrantzitsuenean, nahiz herri txiki-txiki bateko jaietako partidetan, beti jokatzen zuen ahal betean, bere onena ematen saiatzen zen beti. Pilotazaleen maitasuna ekarri zion horrek guztiak, eta pilotazaletasuna piztu zuen Errioxan: Titin profesional mailara iristean ahulaldi sakonean sartuta zebilen esku huskako pilota profesionala lurralde hartan, eta profesional izateari utzi zionerako bera idolotzat hartuta hazitako errioxar gazte ugari ari ziren profesionaletan (Merino I.a eta II.a, Cecilio Valgañón, Gorka eta Víctor Esteban...).
2014ko urriaren 5ean erretiratu zen profesionaletatik, Logroñoko Adarraga pilotalekuan egin zioten omenaldiarekin.[4] Hala ere, pilotan jokatzen jarraitzen du, nahiz eta maila apalagoan aritu, Garfe enpresarekin.[5][6]
Politikari gisa, Espainiako Alderdi Popularreko zinegotzi izan zen Logroñoko Udalean, 2011tik 2015era bitartan.[7] 2012ko maiatzean, zeresan handia eman zuen Arnaldo Otegirekin batera Logroñoko espetxean ateratako argazkiak, Alderdi Popularrak Euskal Herriko ezker abertzalearekiko harremanak etenda baitzituen garai hartan.[8][9][10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.