From Wikipedia, the free encyclopedia
Auguste Frédéric Louis Viesse de Marmont, Ragusako dukea (Châtillon-sur-Seine, 1774ko uztailaren 20a - Venezia, 1852ko martxoaren 22a) frantziar mariskala izan zen.
Auguste de Marmont | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Châtillon-sur-Seine, 1774ko uztailaren 20a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Venezia, 1852ko martxoaren 22a (77 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Châtillon-sur-Seine | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | artillery (en) | ||||
Gradua | Inperioko mariskal | ||||
Parte hartutako gatazkak | Frantziako Iraultzako Gerrak Napoleondar Gerrak | ||||
Dijonen ezagutu zuen Napoleon. Bonapartek landa-laguntza izendatu zuen eta elkarrekin egon ziren Italia eta Egiptoko kanpainetan. Brumaireko estatu-kolpean egon zen eta artilleriaren buru izan zen Marengoko guduan.
1805ean Ragusako Errepublika okupatu zuen eta bost urtez Dalmaziako gobernaria izan zen. 1809an Wagramgo guduan borrokatu zuen. 1810ean Frantziako armadaren Espainiako iparraldean agintea jaso zuen. André Masséna ordezkatu zuen karguan. Wellingtonek garaitu zuen Arapilesko guduan. 1813an Lützen, Bautzen eta Dresdengo guduetan parte hartu zuen.
Berrezarkuntza ondoren, Borboien zerbitzura egon zen eta Michel Ney mariskalaren exekuzioaren alde bozkatu zuen. 1830ean Uztaileko Iraultza zanpatzeaz arduratu zen. Errege familiari erbestera lagundu eta Venezian hil zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.