From Wikipedia, the free encyclopedia
Atlantikoko Harresia (alemanez, Atlantikwall) Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania naziak Mendebaldeko Europako Atlantiko kostaldean zehar etengabe eraiki zuen bunker eta gotorlekuz osatutako defentsa lerro bat izan zen, hasi Norvegiako Ipar lurmuturretik eta Hendaia udalerriraino. Aliatuek Britainiar Uharteetatik abiatuta Europa itsasoz inbaditu ez zezaten saihesteko helburua zuen; hortaz, eraikuntzak luze jo zuen.
1942an Todt erakundeari proiektu erraldoi hori gauzatzeko ardura eman zitzaion. Kostu handi batez Mantxako kanaleko kostaldea eremua bunker, lubaki, gotorleku eta beste hainbat defentsa elementuz bete zen, denera 15.000 eraikin; horretarako, 11 milioi tona hormigoi eta miloi bat tona altzairu behar izan ziren.
1942-1944 artean eraiki eta 1942-1945 artean martxan egon zen. Dena den, haren funtzioa betetzea ia ezinezkoa zen, batez ere barne hartzen zuen kostalde osoaren erraldoitasuna zela eta. Hori 1944ean argi eta garbi zen, ez baitzen Normandiako lehorreratzea saihesteko gai izan.
Euskal Herrian harresi horretako atalik hegoaldekoena zegoen, zehazki Lapurdiko kostalde osoa barne hartzen zuena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.