From Wikipedia, the free encyclopedia
Ariobarzanes III.a Eusebio Filorromano (grezieraz Ἀριοϐαρζάνης Εὐσεϐής Φιλορώμαιος, Ariobarzánēs Eusebḗs Philorṓmaios, Pious, Erroma maite duena), Kapadoziako erregea izan zen K.a. 51 eta K.a. 42 bitartean. Ariobarzanes II.a Filopatorren semea zen.
Ariobarzanes III.a Eusebio Filorromano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. I. mendea |
Heriotza | Kapadozia, K.a. 42 ( urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Familia | |
Aita | Ariobarzanes II.a Filopator |
Ama | Athenais Philostorgos II |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Erromako Senatuak bere aita Ariobarzanes II.a Filopatorren oinordekotza eman zion. Zizeronen esker ona lortu zuen Ziliziako bere prokontsulaldian. Zizeronek, gortean etsaiz inguratua zegoela azpimarratu zuen, bere ama barne.
Ponpeiori laguntza eman zion Erromako Errepublikako Bigarren Gerra Zibilean, baina Julio Zesarrek bere postuan mantendu zuen, baita bere lurraldea handitu ere Armenia txikiarekin.
Brutok eta Kasiok, traidoretzat jo zuten K.a. 42an, bere erresuman Erromaren partehartze berrienganako zuen oposizioagatik. Honen ondoren, Kapadozia inbaditu eta hiltzera zigortu zuten. Kasio Longino kontsulak exekutatu zuen.
Aurrekoa Ariobarzanes II.a Filopator |
Kapadoziako erregea K.a. 51-K.a. 42 |
Ondorengoa Ariarates X.a Eusebio Filadelfo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.