Web nabigatzaile edo arakatzaile batek erakusten dituen orriak, erabiltzailearen ordenagailuan dauden fitxategiak izan ahal dira edo erabiltzailearen ekipoarekin konektatuta dauden beste makinetan egon daitezke. Konexio fisiko zein Internet konexio bidez izan daiteke; hau da, eskuragarri ditugun dokumentuak ez dira gure ordenagailuan egon behar, gure ekipoaren memoria aurreztuz. Dokumentu hauek, web nabigatzailearen softwarea eta Internetek dituen edozeinentzat eskuragarri egongo da.

Web orrialdeen oinarrizko funtsa, testu dokumentuen bistaratzea ahalbidetzea da, dokumentu hauek ere multimedia osagaiak eduki ahal izanez. Gainera, web orriak bistaratzea eta haiekin elkarrekintza ahalbidetzen du. Adibidez, leku bat esteken bidez beste leku batzuekin lotzea, dokumentuak inprimatzea, korreoak bidaltzea zein jasotzea eta beste funtzionalitate asko. Dokumentu hauek, normalean web orrialde moduan izendatuak , estekak dituzte beste orrialde batzuen testuekin edo irudiekin lotuz, normalean testu edo irudi hauek erlazio zuzena izanez dokumentuarekin.

Lotura edo esteka hauen erlazioen jarraitzeari web orrialde batetik bestera salto eginez deitzen zaio nabigatzea. Hau da bere izena ematen diona web nabigatzaileari; nahiz eta, beste hizkuntzetatik eratorritako terminoak kontuan hartzen diren; adibidez, ingelesezko browser.

Historia

Lehen nabigatzailea Tim Berners-Leek garatu zuen 1990, CERN erakundean lan egin zuela. nabigatzaile hau WorldWideWeb deitzen zen eta nahiko sofistikatu eta grafikoa zen; baina, soilik erabili ahal zen NeXT estazioen bitartez.

Mosaic nabigatzailea, hasiera batean UNIX giroetan soilik lan egiten zuena, zabaldu zen lehena izan zen, NCSAk Windowserako eta Macintosherako bertsioak atera baitzituen.

Hala ere, Netscape nabigatzaileak goiz aurreratu zuen Mosaic nabigatzailea, azkarragoa eta gaitasun gehiago zituelako. Nabigatzaile honek izan zuen abantaila, UNIX eta Windows giroetan lan egiteko prestatua zegoela zen.

Internet Explorer izan zen Microsoftek egindako apustu berantiarra nabigatzaileen merkatuan sartzeko. Era horretan, lortu zuen Netscape garaitzea, Windows erabiltzaileen artean lehen aukera bihurtuz. Ez zen nabigatzaileagatik ordaindu behar eta gainera, sistema eragilearekin integratuta etortzen zen, honek ekarri zuen merkatu kuotaren % 95 izatea. Honen ondorioz, Netscapek askatu zuen bere iturri kodea, Mozilla proiektuaren jaiotza gertatuz.

Thumb
Gehien erabilitako web nabigatzaileak 2017an
Thumb
Nabigatzaileen erabilpenari buruzko estatistikak, 2018.

2003ko urtarrilaren 7an, Applek Safari nabigatzailea merkaturatu zuen. Mac konputagailuen merkatu osoarekin egin zen, bere abiadurari eta eguneraketei esker. Era berean, Windows sistema eragilearen merkatuan sartzen da.

2004ko bukaeran Mozilla Firefox nabigatzailea merkatuan agertzen da. Internet Explorerren merkatuaren zati bat lortzeko helburuarekin, arintasuna ezaugarri diferentzial gisa ezarriz.

2008ko irailaren 2an, Google Chrome agertzen da merkatuan. Googlek garatutako nabigatzailea da eta konpilatuta dago elementu osagarrietan oinarrituz. Zerbitzu baldintza espefizikoekin dohain da. Nabigatzailearen izena erabiltzailearen interfaz grafikoari erreferentzia egiteko terminotik eratorria da ("chrome")[1]. 2011n Google Chromek Internet Explorer garaitu zuen eta munduko nabigatzailerik erabiliena bilakatu zen[2][3].

2015eko uztailean, Microsoftek Microsoft Edge atera zuen merkatura. Internet Explorerren aldaera modernizatu bat da, garatze linea independiente batekin. Gainera, nabigatzaile hau IOS, Android 4.4+ eta Windows 10erako erabilgarri dago[4].

Thumb
Nabigatzaileen erabilpena munduan StatCounterren[5] arabera. 2008-2016.
Thumb
2009-2020 urteetako bilakaera, munduan, StatCounteren arabera.

Nabigatzaileen funtzionamendua

Web zerbitzaria eta nabigatzailearen arteko komunikazioa HTTP protokoloaren bidez egiten da, hala ere, nabigatzaile gehienek ere erabili dezakete FTP, Gopher eta HTTPS.

Nabigatzaile baten funtzio nagusia HTML dokumentuak deskargatzea eta pantailan erakustea da. Gaur egun, ez dira soilik dokumentu mota horiek deskargatzen, irudiak eta bideoak ere deskargatzen dira, formatu eta protokolo ezberdinak erabiliz. Gainera, disko fisikoan informazioa gordetzea ahalbidetzen dute edo orrialde markak sortzea.

Nabigatzaile batzuk gai dira Usenet motako iragarkiak erakusteko baita postako mezuak ere, hau IMAP, POP3 eta NNTP protokoloen bidez egiten da.

Lehenengo nabigatzaileak soilik ulertzen zuten HTMLren bertsio oso sinple bat, baina web nabigatzaileen garapen azkarraren ondorioz, garatu ziren HTML estandarretik kanpo geratzen ziren lengoaia informatikoak, bateraezintasunak eraginez. Gaur egungo nabigatzaileak HTML(HyperText Markup Language) eta XHMTL(Extensible HyperText Markup Language) lengoaiak ulertzen dituzte.


Web estandarrak aholku sorta bat dira, World Wide Web Consortiumek(W3C) ematen dituenak, bateraezintasunak ekiditeko saiakeran. Gainera, beste erakunde batzuek ere ematen dituzte aholkuak dokumentuak nola sortu eta nola interpretatu finkatzeko. Bere helburua, web orrialde batek hobeto lan egitea guztiontzat eta era horretan, edozein dispositibok erabili Interneta ahal izatea da.

Nabigatzailearen ezaugarriak

Nabigatzaile garrantzitsuenak erabiltzaileari orrialde ezberdinak aldi berean kudeatzea ahalbidetzen diote, nabigatzailearen leiho ezberdinetan edo tab batean. Nabigatzaileek ere ahalbidetzen dute gehigarrien bidez nabigatzaileari funtzio edo ezaugarri berdinak gehitzea edo aldatzea.

Ohiko Web Nabigatzaileen aukera batzuk:

  • Aurrera eta atzera botoiak: Erabiltzen dira aurreko orrialdera joateko edo aurrekora joan bazara bueltatzeko hurrengo orrialdera.
  • Eguneratu botoia: Botoi hau orrialdea eguneratzeko erabiltzen da. Gezi borobil bat du ikur, arakatzaile gehienetan URL helbide barraren ondoan.
  • Gelditu botoia: orrialdearen karga eteteko.
  • Etxera botoia: Home pagera bueltatzeko gaitasuna ematen digu, orrialde hori web nabigatzailearen konfigurazioan definitutako hasiera orrialdea izango da. Etxetxo bat du ikur, arakatzaile gehienetan URL helbide barraren ondoan.
  • URL helbide kutxa edo helbide barra. Honen bidez nahi duzun helbidera joan zaitezke, bere URLaren bidez.
  • Bilaketa kutxa: Bilaketa motorra erabiltzeko lekua, honen bidez interneten bidez zure defektuzko bilaketa motorra erabiliz nahi duzun informazioa bila dezakezu.
  • Historiala: Honen bitartez ikus daiteke ze orrialdeetan egon gara aurreko sesioetan eta horrela orrialde interesgarri batera bueltatu ahal izatea.
  • Anonimotasunetik edo saio pribatu gisa : Era honetan nabigatzen badugu gure sesioaren datuak ez dira gordeko.
  • Izar botoia: Botoi honen bidez gure gustukoen orrialdeak gorde ditzakegu.


Web nabigatzaileen zerrenda

Interneten nabigatzeko hamaika aplikazio[6][7] daude, eta edozein unetan berriren bat argitara daiteke. Hona hemen zerrenda labur bat:

Informazio gehiago Logoa, Nondik deskargatu ...
Logoa Nondik deskargatu Euskaraz? Kode irekia/Lizentzia
Basilisk
Thumb
Basilisk
Ez
Bai (Mozilla Public License, v. 2.0)
Brave
Thumb
Brave.com
Ez
Bai (GPLv3)
Google Chrome
Thumb
Ikus Google Chrome
Ez
Bai (BSD)
Chromium
Thumb
Ikus Chromium.org
Bertsio batzuk bai
Bai (BSD)
Microsoft Edge
Microsoft Edge
Bai
Ez
Explorer, Internet Explorer
(Microsoft Edge horren aurrekoa)
Internet Explorer
Bertsio batzuk bai
Ez
Firefox
Mozilla Firefox 3.5 logo 256
Deskargatu Mozilla Firefox euskaraz
Bai (Librezale taldeko boluntarioek euskaratu izan dituzte azken bertsioak urtetan)
Bai (GPL/LGPL/MPL)
Falkon
Thumb
Deskargatu Falkon
Bai (bixikeria nabarmenekin baina).
Bai (GPLv3)
GNOME Web
Thumb
GNOME Web
Bai
Bai (GPL/LGPL)
GNU IceCat
Thumb
GNUzilla & GNU IceCat
Bai
Bai (GPL/LGPL/MPL)
Iridium
Deskargatu Iridium
Ez
Bai (BSD)
K-Meleon
Thumb
Deskargatu K-Meleon
Ez
Bai (GPL)
Konqueror
Thumb
Deskargatu Konqueror
Bai
Bai (GPL 2 (edo geroagoko GPLren bat))
Opera
Thumb
(Gaztelaniaz) Opera.com
Ez
Ez
Pale Moon
Thumb
Pale Moon
Ez
Bai (MPL v. 2)
Safari
Thumb
(Ingelesez) Safari
Ez
Ez (barne motorrak bai, LGPL)
Tor
Thumb
(Ingelesez) Download The Tor Browser
Oraindik ez
Bai (GPL/LGPL/MPL)
Waterfox
Thumb
(Ingelesez) Download Waterfox Browser
Oraindik ez
Bai (MPL)
Yandex
Thumb
(Ingelesez) Download Yandex Browser
Ez
Ez
Vivaldi
Thumb
(Ingelesez) Download Vivaldi Browser
Ez
Ez
Itxi

Beste arakatzaile asko[8] daude.

Nabigatzaile ezagunenen alderaketa

Informazio gehiago Google Chrome, Mozilla Firefox ...
Google Chrome
Mozilla Firefox
Internet Explorer
Safari
Fabrikatzailea
Google
Mozilla Fundazioa
Microsoft
Apple
Bertsioa
Final
Final
Final
Final
Sistema eragilea
Windows, Android. (Badago Chromium aldaera erabiltzerik beste sistema eragile batzuetan).
Windows, Mac OS X, Linux eta beste
Windows
Mac OS X
Euskaraz
Ez
Bai
Ez
Ez
Deskargen kudeaketa
Bai
Bai
Bai
Bai
Publizitatea blokeatzerik
Bai
Bai
Bai
Bai
Pluginak
Bai
Bai
Bai
Bai
Gehigarriak
Bai
Bai
Bai
Bai
Nabigazio pribatua
Bai
Bai (v. 3.5etik aurrera)
Bai
Bai
Deskargatzeko
Ikus Google Chrome
Deskargatu Mozilla Firefox euskaraz
Deskargatu Internet Explorer
(Ingelesez) support.apple.com/downloads/safari
Itxi

Datu teknikoak

Informazio gehiago Google Chrome, Mozilla Firefox ...
Google Chrome Mozilla Firefox Internet Explorer Safari
Motore grafikoa WebKit Gecko Trident KHTML
JavaScript V8 Javascript 1.8 JScript 5.7
Kode irekia/Lizentzia Bai (BSD) Bai (GPL/LGPL/MPL) Ez Nabigatzailearen barne motorrak LGPL lizentzia du
Itxi

Pribatutasuna

Web nabigatzaile batzuek erabiltzaileen pribatutasuna zaintzea lehentasunen artean jartzen dute. Web nabigatzaileen arteko konparazioak egiterakoan, lastertasuna neurtzen dute batzuek, eta beste batzuek pribatutasuna[9][10][11]. Pribatutasunarekin kezka berezia erakusten duten eta eskaintzen duten nabigatzaile batzuk: Tor, GNU IceCat, GNUzilla, Ungoogled Chromium, Iridium Browser, Pale Moon, Otter Browser, Falkon...

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.