Aragoiko Erribera edo Aragoi Beherea Aragoi ibaiak bere ibilguaren behereneko aldean eratzen duen ibarraren eskualde naturala da. Beraz, Nafarroako eskualde geografiko bat da, foru erkidego horren hegoaldean dagoena.
- Artikulu hau Nafarroako eskualde geografiko bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aragoi Beherea (argipena)».
Eskualde hau zehazki non hasten den ez dago garbi, baina Zarrakaztelutik beherakoa behintzat hartzen du Aragoi behereko eskualdeak.
Hala, bada, ibaiaren uren noranzkoari jarraituz, Nafarroako udalerri hauek barne hartzen ditu, osorik edo zati batean:
- Zarrakaztelu
- Murillo el Fruto
- Santakara
- Melida
- Murillo el Cuende
- Caparroso
- Martzilla
- Alesbes
- Milagro (Aragoi ibaia han isurtzen da Ebrora)
Aragoi behereko gainerako ibarbasoek balio handia dute naturaren ikuspegitik. Antzina ibarbaso horiek askoz zabalagoak ziren, eta uholde ordoki osoa estaltzen zuten, hau da, ibaitik hasi eta herriak dauden terrazaraino doan ordoki osoa. Denborarekin, nekazariek pixkanaka lurra kendu zioten ibaiari, soroak egiteko, oso lur emankorrak direnez.[1]
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.