Araceli Martínez Esteban

guadalajarar politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Araceli Martínez Esteban
Remove ads

Araceli Martínez Esteban (Guadalajara, 1974ko azaroaren 9a) guadalajarar politikaria, Espainiako Langile Alderdi Sozialistakoa (PSOE). 2015ean Gaztela-Mantxako Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuten, sailburuorde mailaz.

Datu azkarrak Gaztela-Mantxako Gorteetako Kidea, Bizitza ...
Remove ads

2019an, Genero-Indarkeriaren aurkako IV. Francisca de Pedraza saria irabazi zuen, Gaztela-Mantxan Genero Indarkeriarik Gabeko Elkartearentzat, 4/2018 Legea bultzatu eta garatzeagatik.[1][2]

Remove ads

Biografia

Lehen urteak

Gaztela-Mantxako Guadalajaran jaio zen, 1974ko azaroaren 9an, eta Gizarte Lanean diplomatu zen. Puntu berde batean lan egin zuen, kooperante Hondurasen eta zentro optiko batean.[3] Gazteria Sozialistetan militartu zen, eta hantxe hasi zuen bere ibilbide politikoa.

Jarduera politikoa

Thumb
Emiliano García-Pageren besarkada bat, José García Molinaren begiradapean (2018).

Martínez Guadalajarako Udaleko 2003-2007 korporazioko talde sozialistan sartu zen lehen hautetsi gisa, eta Gaztela-Mantxako Gorteetako (2007-2011) VII. legegintzaldian diputatua izan zen.[3][4] 2011. urtea Guadalajarako Udalera itzuli zen, ordukoan oposiziora.[3]

Guadalajarako PSOEren zerrendan egon zen berriz, 2015eko maiatzeko hauteskunde autonomikoetan, ganbera eratu eta aste gutxira, parlamentari izateari utzi zion, 2015eko uztailaren 6an hain zuzen ere. José Luis Escudero Palomok ordezkatu zuen.[5] Orduan, Gaztela-Mantxako Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuten, sailburuorde mailarekin.[6][7]

Remove ads

Sariak eta aintzatespenak

  • 2019an, Alcalá de Henareseko Emakume Progresisten Elkarteak emana, Genero-Indarkeriaren aurkako IV. Francisca de Pedraza saria irabazi zuen, Gaztela-Mantxan Genero Indarkeriarik Gabeko Elkartearentzat, 4/2018 Legea bultzatu eta garatzeagatik.[1][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads