From Wikipedia, the free encyclopedia
Apoxiomeno (antzinako grezieraz: ἀποξυόμενος, apoxuómenos "garbitzen ari dena", ἀποξύω / apoxúô ) antzinako Greziako eskulturagintzako gai gogokoenetako bat da; atleta gazte bat irudikatzen du, marruska erabiliz hautsa, izerdia eta ukendua garbitzen ari dena.
Antzinatasun klasikoaren Apoxiomeno ospetsuena Sizion-eko Lisiporena da, Alexandro Handiaren gorteko eskultorea bera, K.a. 330. urtean egindako brontzezko eskultura hain zuzen ere. Jatorrizko eskultura galdu da, baina ezaguna da Plinio Zaharrak Naturalis Historia-n egindako deskribapenagatik .
Gaur egunera iritsi den adierazpen onena Lisipiok marmolez egindako K.a. 325 urteko Apoxiomenoa dugu. Brontzean egindakoen artean adierazgarriena K.a. IV mendeko Kroaziako Apoxiomenoa da.
![]() |
Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.