From Wikipedia, the free encyclopedia
Apollo 12 NASAren Apollo programa osatzen zuen seigarren misio eskifatua izan zen eta, zehazki, ilargiratu zen bigarrena. Cañaveral lurmuturretik abiatu zen, 1969ko azaroaren 14an, Apollo 11 jaurti eta hilabete gutxi batzuk igaro ostean. Oceanus Procellarum izeneko eskualdean ilargiratu zen, 1967ko apiriletik Ilargian zegoen Surveyor 3 estatubatuar zundatik hurbil. Astronautek zunda horren atal batzuk ekarri zituzten Lurrera, horien artean espazio zundaren argazki kamera.
Apollo 12 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | North American Aviation (en) eta Grumman (en) |
Historia | |
Aurrekoa | Apollo 11 |
Hurrengoa | Apollo 13 |
Ontziz-kanpoko ibilaldia | |
Docking and berthing of spacecraft | 1969ko azaroaren 14a - 1969ko azaroaren 19a |
Orbital activity | 1969ko azaroaren 18a - 1969ko azaroaren 21a |
Ilargiratzea | 1969ko azaroaren 19a - 1969ko azaroaren 20a |
Docking and berthing of spacecraft | 1969ko azaroaren 20a - 1969ko azaroaren 20a |
Espazio jaurtiketa | 1969ko azaroaren 14a |
Splashdown | 1969ko azaroaren 24a |
Kudeatzailea | NASA |
Honen parte | Apollo programa |
Masa | 49.915,12 kg eta 5.012,3 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Yankee Clipper eta Intrepid |
Hurrengo kideek osatzen zuten Apollo 12ko eskifaia: Charles Conrad komandantea, Gemini 5, Gemini 11, Apollo 12 eta Skylab 2 misioetan bidaiatu zuena, Richard F. Gordon Jr. pilotua, Gemini 11 eta Apollo 12 misioetan bidaiatu zuena eta Alan Bean, Ilargiko moduluko pilotua, Apollo 12 eta Skylab 3 misioetan parte hartu zuena.
Bi tximistek Apollo 12an jo zuten aireratzean zehar.
Halaber, ezaguna da Pete Conradek izan zuen inpresioa Ilargian oina jartzean, hurrengo esaldia esan baitzuen: "Whoopie! Man, that may have been a small one for Neil, but that's a long one for me".
2009an, Lunar Reconnaissance Orbiter espazio zundak Apollo 12aren ilargiratze gunearen argazkiak egin zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.