From Wikipedia, the free encyclopedia
Apertium itzulpen automatikoak egiteko sistema bat da, Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak diruz lagundua. Motorra Alacanteko Unibertsitatean eta Prompsit Language Engineering enpresan garatu da, eta datu linguistikoak beste unibertsitate batzuek, beste enpresa batzuek, eta mundu osoko garatzaileek garatzen dituzte. Software librea da, GNU GPL lizentziapean argitaratutakoa.
Apertium | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Mikel Forcada |
Azken bertsioa | 3.9.4 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Programazio-lengoaia | C++ eta Java |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv2 |
apertium.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/apertium |
OpenTraden hasi ziren bi proiektuetako bat da, eta antzekotasun handia duten hizkuntzen arteko itzulpenak egiteko prestatuta dagoen arren, antza handia ez duten hizkuntzen artean itzultzeko hedatua izan da. Beronekin erabiltzen diren hizkuntza datuek gaztelania, katalana, galiziera, portugesa, frantsesa, ingelesa eta okzitaniera hartzen dituzte barne. 2008ko azaroaren 13an euskara eta gaztelaniaren arteko lehen itzultzailea aurkeztu zen. Aurreragorako ingelesa ere txertatzeko asmoa dago.
Apertium gainazaleko transferentzia egiten duen itzulpen automatikorako sistema bat da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.