Ca5(PO4)3(F,Cl,OH). Kaltzio fosfato hexagonala. Mineral osagarria da arroka-mota guztietan, sedimentario, igneo zein metamorfikoetan. Hezur eta hortzetako mineral fosfatodunak apatitoaren taldekoak dira. From Wikipedia, the free encyclopedia
Apatitoa edo apatita mineral fosfatodunen talde bateko kideei ematen zaien izena da. Talde honetan hidroxiapatitoak, fluorapatitoak eta kloroapatitoak bereizten dira, OH−, F− edo Cl− ioien presentziaren arabera. Hiru konposatu hauen nahastearen formula kimikoa Ca5(PO4)3(OH, F, Cl) idazten da. Banakako mineralen formulak Ca5(PO4)3(OH), Ca5(PO4)3F eta Ca5(PO4)3Cl dira, hurrenez hurren.
Apatitoa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineral fosfatoduna |
Formula | Ca5(PO4)3(F,Cl,OH) |
Sistema kristalino | Hexagonal dipiramidala |
Eponimoa | engainu |
Identifikazioa | |
Kolorea | Gardenetik zeharrargitsura, normalean berdea, gutxiagotan kolorerik gabea, horia,, urdinetik morera, arrosa, marroia |
Habitoa | Taula-formako kristal prismatikoak, masiboa, konpaktua edo bikortsua |
Gogortasuna Mohs eskalan | 5 |
Distira | Beirakaratik erretxinaren antzekora |
Pleokroismoa | Harri urdinak - sendoa, urdin eta horitik gardenera; beste koloreetan ahula edo oso ahula da |
Marra | Zuria |
Apatitoa fosfatoen iturri nagusietakoa da industria mailan eta, beraz, ongarri mineralen fabrikazioan ezinbestekoa da.
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.