Remove ads
Maisua eta eskolako zuzendaria Begoñan 1879az geroztik From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Mendiri López (Navarrete, Errioxa, 1861eko ekainaren 6a – ?) mutilen maisu eta zuzendaria izan zen Begoñako errepublikako eskolan 1879tik 1830era arte.[1] Begoñako kale batek maisu haren izena du.[2]
Antonio Mendiri López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Navarrete, 1861eko ekainaren 6a |
Bizilekua | Begoñako errepublika |
Heriotza | XX. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra |
Enplegatzailea(k) | Begoñako errepublika |
Antonio Mendiri 1861eko ekainaren 6an jaio zen Navarreten (Errioxa). Irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen Begoñako Udalaren mutilen Eskola Nazional Bateratuan. XX. mendearen lehen laurdenean mutilen eskola hori, Nesken Eskolarekin eta Ume Txikien Eskolarekin batera, Begoñako Basilikaren atzealdeko auzoan zegoen, Begoñako Errepublika-Etxearen gibelean. Eskola horiek, bi pabiloi paraleloak zirenak, Bernabe Garamendi eskultorearen lurretan eraiki zituzten XX, mendearen hasieran, testamentuan utzitako diruarekin, eta ordura arte Garamendiren etxebizitza izan zen etxea maisu-maistren etxebizitza izateko utzi zuen.
Hezkuntza Publikoko eta Arte Ederretako Ministerioak argitaratutako “Escalafón General Fusionado del Magisterio Primaria” liburuan, 1912ko urtarrilaren 1ean zuen egoeraren arabera, Mendiri agertzen da, maila orokorreko 1.306 zenbakiarekin eta 409 zenbakiarekin ordenako liburuan, bere zerbitzuak ematen zituen Begoñako herrian.
Bilboko udalak Begoñako Basilikatik gertu dagoen kale bati "Mendiri Maisuaren kalea" izena jarri zion. Kalea basilika aurreko aldetik hasten da eskuinaldean, eta Mazustegi kalean amaitzen da 200 metro aurrerago.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.