Antonina Cortés Llanos
idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonina Cortés Llanos (Cangues d'Onís, 1823ko urtarrilaren 17a – ibidem, 1906ko urtarrilaren 28a)[1] espainiar poeta eta filantropoa izan zen.
Antonina Cortés Llanos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonina Cortés Llanos |
Jaiotza | Cangues d'Onís, 1823ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Cangues d'Onís, 1906ko urtarrilaren 28a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
1823an jaio zen Cangues d'Onísko Corao auzoan, amaren aldeko aitona-amonen etxean[1]. Francisco Cortés Posada eta María Josefa Llanos Noriegaren alaba zen eta lau haurride zituen: María, Antonio, Bonifacio eta José[2]. Hezkuntza ona jaso zuen eta gaztetan hasi zen poesia lantzen[1]. Poeta izateaz gain, filantropoa ere izan zen[3]. 1899an Romancero de Covadonga liburua argitaratu zuen Gijónen, eta irabazitako dirua Covadongako basilikaren eraikuntzararko eman zuen[1]. Romancero de Covadonga da gaur arte iraun duen Cortés Llanosen liburu bakarra[1].
José María Pendásekin ezkondu zen eta Cangas de Onísen hil zen 1906an. Bere poema batzuk Cangas El Sella eta Asturias aldizkarietan agertu ziren egilearen heriotzaren ostean[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.