Anneli Jäätteenmäki
politikari finlandiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Anneli Tuulikki Jäätteenmäki (Lapua, 1955eko otsailaren 11) finlandiar politikaria da, [[Finlandia][ko lehen ministroa 2003ko apiriletik ekainera.
Ostrobotnia eskualdeko basoetako etxalde txiki batean jaio zen. Zuzenbidea ikasten ari zela sartu zen politikan Finlandiako Zentroko Alderdian, eta 1980an master bat lortu ondoren, talde parlamentarioko abokatu gisa lan egin zuen 1981etik 1987ra. 1987an Eduskuntako kide hautatu zuten eta 1994tik 1995era Justizia ministroa eta 2000tik 2003ra Zentroko Alderdiko presidentea izan zen.
Bere alderdiarentzat garaipen labur bat lortu zuen 2003ko hauteskundeetan. Koalizio-gobernua osatu zuen Alderdi Sozialdemokratarekin eta Suediar Herriaren Finlandiako Alderdiarekin, eta herrialdeko lehen ministro izatera iritsi zen lehen emakumea izan zen. Bere aurrekoaren politika berari jarraitu zion, nahiz eta ekonomia suspertzeko neurriak hartu eta zergak jaitsi zituen.
Kargua utzi zuen bi hilabete geroago, hauteskundeak irabazteko informazio konfidentziala erabiltzea leporatu ziotenean. Europako Parlamentuko kide izan zen 2004tik 2019ra.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.