Anne Perry
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anne Perry (jaiotza-izena: Juliet Hulme ; Londres, Ingalaterra, 1938ko urriaren 28a - Los Angeles, 2023ko apirilaren 10a) britainiar eleberrigilea izan zen.
Anne Perry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juliet Marion Hulme |
Jaiotza | Londres, 1938ko urriaren 28a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Los Angeles, 2023ko apirilaren 10a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Henry Rainsford Hulme |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christchurch Girls' High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Mario Lanza (en) |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa historical mystery (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza |
anneperry.co.uk | |
15 urte zituela, bere lagun Paulinerekin batera haren ama hil zuten, eta oso gazteak zirenez bost urteren buruan aske ziren arren, berebiziko eragina izan zuen gertaera hark bere bizitzan. Espetxetik atera ondoren izena aldatu eta historiako ikasketak egin zituen unibertsitatean, eta gero lanean hasi zen. 1993. urtean Izaki zerutarrak filma estreinatu zen arte ez zen bere benetako nortasunaren berri zabaldu. Orduan jakin zen Anne Perry polizia-eleberrien idazlea hilketa haren arduradunetako bat zela, baina horrek ez zuen bere ospea ilundu. Izan ere, hogei eleberritik gora idatzi ditu, eta zortzi milioi aletik gora saldu ditu mundu guztian zehar; Agatha Christie berritzat hartzen dute askok. Bere eleberri gehienak Viktoria erreginaren agintaldian girotuak dira, eta beren osagai aipagarrienak pertsonaiak dira, egileak pertsonaiez egiten duen ikerketa, zehazkiago. Pitt inspektorea da bere eleberri askotako protagonista, gizakiaren ahultasunaren aurrean eskuzabal eta ulerkor jokatzen duen gizona; ez da harritzekoa ezaugarri horiez hornitu izana bere protagonista, izan ere, egileak berak esan ohi duenez, bere helburua da irakurleei ulertaraztea gizakia une jakin batzuetan edozer egiteko gai izan daitekeela, eta ezin dugula inor arintasunez epaitu. Carter Streeteko hilketak (1976) lanarekin hasi zen ospea irabazten, eta haren ondoren argitaratu zituen Pentecost Alleyko prostituta, Tamesisen itoa, Callanter Squareko hilotzak, Cardington Crescenten pozoitzen, etab.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.