Europan sorgintzat hartu eta exekutatutako azken pertsona. Burua moztuta From Wikipedia, the free encyclopedia
Anna Göldin, Anna Göldi izenez ere ezaguna (Sennwald, Suitza, 1734 – Glaris, 1782), zerbitzari jardun zuen Glaris kantoian, Suitzan. 1782ko ekainaren 18an sorginkeria egotzita Suitzan exekutatu zuten azken emakumea izan zen. Europako azken-aurrekoa ere izango zen seguruenik: bi emakume poloniar 1793an exekutatu zituen sorginkeriak.
Anna Göldin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sennwald, 1734ko urriaren 24a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Glarus (en) , 1782ko ekainaren 13a (juliotar egutegia) (47 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | Neskamea eta etxeko langilea |
Lantokia(k) | Glaris |
Anna Göldin Sennwalden jaio zen 1734an, familia pobre batean. Jakob Rhodurner-ekin eta geroago Zwicky doktorearekin, guztira 3 seme-alaba izan zituen, baina jaio eta gutxira bi hil egin ziren.
Justiziarekin arazoren bat izan ondoren, Johann Jacob Tschudi (1747-1800) medikuaren familiaren zerbitzura jarri zen eta haren bost alabez arduratu zen. Zortzi urteko bigarren alaba, Anne-Miggeli, sorgindu izana leporatzen zioten. Zurrumurruek zioten behin baino gehiagotan orratzak aurkitu zirela neskatilaren esne-ontzian. Anne-Miggeliren ogian ere orratzak aurkitu zituzten, baita Susanna izeneko alabaren katiluan ere. Anne-Miggeli gaixotu egin zen Göldin etxetik bota ondoren. Lekukoen arabera, sukarra eta konbultsioak zituen. Neskak odoleztatutako orratz bat bota zuela baieztatzen zen eta orratzak ateratzen zitzaizkiola egunero ahotik.
Neskatoarekin magia beltza egitea leporatu zioten, eta Göldin atxilotu egin zuten. 1782ko otsailaren 21ean, Glarisera eraman zuten, torturatu egin zuten deabruarekin egindako itunak konfesa zitzan. Tschudiarren alabaren lekukotzaren pisua izugarria zen epaileen begietara: egun batean, Göldinek litxarreria bat eman ziola, eta gurasoei ez esateko esan ziola adierazi zuen neskatoak.
Prozesua azkarra izan zen, Anna Göldinek ezin baitzuen azaldu Anne-Miggeliren gorputzean gorputz arrotzak egotearen zergatia. Denbora horretan, Tschudiarren alabaren osasuna hobetzen ari zen. Epaileentzat hobekuntza horrek frogatzen zuen sorginak ez zuela bere biktimaren gaineko nagusitasunik.
Epaiaren zati bat prentsak zentsuratu egin zuen: epaimahaiak sorginkeriaren aipamena saihestu nahi zuen, garai hartan zaharkituta baitzegoen akusazioa. Txosten batzuk suntsitu egin ziren eta pozoitzailetzat sailkatu ziren, kasuaren garrantzia mugatzeko.
Glarisko Epaitegiak heriotz zigorra jarri zion eta 1782ko ekainaren 18an moztu zioten burua.
Artikulua prozesuaren aurretik agertu zen, agintariek ikertzen ari zirenean eta saria eskaintzen zuten. Bilaketa-abisuak xehetasunez deskribatzen zuen Anna Göldin, «begi zertxobait gaixo eta grisaxkak» berrogei bat urteko eta garaiera ikaragarria, eta Sennwald-en dialektoan hitz egiten zuena.[1]
Glaris Estatu meritorioak, Ebanjeloko konfesiokoak, Anna Göldin aurkikuntzagatik (beherago deskribatuta dago), ehun koroako saria eskaintzen du. Gainera, agintari gorenei eta horien ordezkari ofizialei eskatzen zaie pertsona hori harrapatzeko laguntza guztia eman dezatela: kontuan izanda ekintza beldurgarria egin duela, orratz batzuk eta beste objektu batzuk modu sekretu eta ia ulertezinean sartuz, zortzi urteko neskatila inuzente txiki bati. Anna Göldin, Sennwald-en komunakoa, Alto Sax eta Forstegg-en barrutikoa, Zurich eskualdean, 40 urte ingurukoa, handia eta altua, aurpegia betea eta koloretsua, ilea eta bekainak beltzak, begiak zertxobait gaixoak eta grisak, gorrixkak, alkandora urdin bat darama, bere dialektoan hitz egiten du,.gona koloretsua, marradun alkandora urdina eta gerruntze urdina ditu, jaka estanpatua eta grisa, galtzerdi zuriak, txapel beltza, azpian kofia zuria eta zetazko bufanda beltza.
Glariseko kantoi suitzarrak Anna Göldin exoneratu egin zuen ofizialki 2008ko abuztuan, "Judizio ilegala" zela eta. Glaris-en administrazioaren adierazpen batek argitzen zuen epaiketaz arduratzen zen Eliza Erreformatuaren kontseiluak ez zuela inolako legezko aginpiderik, eta aldez aurretik erabaki zuela emakumearen erruduntasuna. Gaineratzen zuen, Legeak pozoitze ez-hilgarriagatiko zigor kapitala ezartzen ez zuenean exekutatu zuten Göldin [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.