Poloniar anarkista From Wikipedia, the free encyclopedia
Aniela Franciszka Wolberg (Czestochowa, Polonia, 1907ko urriaren 14a – Varsovia, 1937ko urriaren 11) poloniar anarkista izan zen.
Aniela Wolberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Częstochowa, 1907ko urriaren 14a |
Heriotza | Varsovia, 1937ko urriaren 11 (29 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria |
Aniela Wolberg Czestochowan jaio zen, Polonian, 1907ko urriaren 14an, familia judu batean. Unibertsitatean ikasten ari zela, ideia anarkistak zituzten kideekin harremanetan jarri zen. Poloniar Federazio Anarkistako (Federacja Anarchistyczna) kide izan zen 1926az geroztik. Bere jaioterrian hasi zituen ikasketak, baina Frantzian, Parisen eta Montpellierren jarraitu zuen ikasten. Frantzian, talde anarkista poloniarrekin lankidetzan jarraitu zuen urrunetik, baina harremanak izan zituen Frantziako erakunde libertarioekin ere, hala nola CGTrekin (Lanaren Konfederazio Orokorra - Sindikalista Iraultzailea) edo erbesteko talde anarkista espainiarrekin. Behin baino gehiagotan kolaboratu zuen prentsa libertarioarekin Proletariat, Walka (borroka) edo Walka Klas (klase-borroka) bezalako mugimendu poloniarreko aldizkarietan
Frantziatik Poloniara erbesteratu zuten 1932an egindako anarkista jardueren ondorioz. Urte horretan bertan, Polonian, Federazio Anarkistako idazkari izendatu zuten. 1934an kartzelan sartu zuten denboraldi labur baterako. Espainian ere egon zen 1936an, gerra zibilean. 1937ko urriaren 11n hil zen Varsovian, ebakuntza kirurgiko batean arazoak izan ondoren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.