margolari nafarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Aniceto Lagarde Karrikiri (Iruñea, 1832ko apirilaren 17a - ib., 1909ko urtarrilaren 27a) nafar margolari eta ingeniaria izan zen.
Aniceto Lagarde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1832ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Nafarroa Garaia, 1909ko urtarrilaren 27a (76 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École Centrale Paris |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta bideetako ingeniaria |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Nafarroako Euskara Elkargoa |
Nafarroako bide ingeniari izendatu zuten, baita Nafarroako gobernuarekin eta kulturarekin lotutako beste kargu batzuk ere. Marrazkizalea, Nafarroari buruzko marrazki eta grabatuen obra erregionalista zabala utzi zuen. Bere lanaren zati bat Recuerdos de una guerra civil liburuan argitaratu zen, Nafarroako azken karlistaldiko eta Iruñeko setioko eszenak biltzen dituena. Obran bere anaia Nemesio Lagarderen beste lan batzuk ere biltzen dira.
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide izan zen, eta 1877an Nafarroako Euskal Elkargoaren sortzaileetako bat. Bertan, Arturo Kanpion, Hermilio Oloritz edo Serafin Olabe bezalako beste nafar ospetsu batzuek ere parte hartu zuten, besteak beste.
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.