From Wikipedia, the free encyclopedia
André Martinet (Saint-Alban-des-Villards, Savoia, Frantzia, 1908ko apirilaren 12a - Châtenay-Malabry, Frantzia, 1999ko uztailaren 16a) hizkuntzalaria eta euskalaria izan zen.
André Martinet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Alban-des-Villards, 1908ko apirilaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Châtenay-Malabry, 1999ko uztailaren 16a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jeanne Martinet (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sorbona Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | agrégation d'anglais (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Henriette Walter Andrey Zaliznyak (en) Jacqueline de La Fontinelle Alain Bentolila (en) Aziza Boucherit (en) Claude Hagège (mul) Pierre Encrevé (en) Louis-Jean Calvet (en) Jean Mariotti (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Irakaslea(k) | Antoine Meillet Fernand Mossé (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | École pratique des hautes études Columbia Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hizkuntza Modernoen Elkartea Société internationale de linguistique fonctionnelle (en) |
Columbiako eta Sorbonako irakasle izana. Estrukturalisten eskolaren jarraitzailea da. Jakobsonen ildoari atxikirik, fonologia historikoari buruzko teoria orokor bat antolatu zuen. 1955ean, Economie des changements phonétiques. Traité de phonologie diachronique argitaratu zuen Bernan. Liburu horretan bada atal bat euskal leherkariei buruz idatzia: La reconstruction structurale. Les occlusives du basque. Martinetenak dira, halaber, De la sonorisation des occlusives initiales en basque artikulua, eta La phonologie synchronique et diachronique du basque, 1980an, Euskal Herrian egin ziren Nazioarteko Euskalarien Biltzarrean aurkeztu zuen txostena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.