From Wikipedia, the free encyclopedia
Anatoli Ivanovitx Lukianov (Smolensk, Sobietar Batasuna, 1930eko maiatzaren 7a - Mosku, 2019ko urtarrilaren 9a) politikaria eta legegizona izan zen.
Anatoli Lukianov | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahotsa | |||||||
2000ko urtarrilaren 18a - 2003ko abenduaren 7a Hautetsia: 3rd State Duma of the Russian Federation (en)
1990eko martxoaren 15a - 1991ko irailaren 4a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Smolensk, 1930eko maiatzaren 7a | ||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||||
Heriotza | Mosku, 2019ko urtarrilaren 9a (88 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Troyekurovskoye cemetery (en) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Lege Fakultatea, Moskuko Estatu Unibertsitatea Q4424937 | ||||||
Hezkuntza-maila | zientzia juridikoetan doktorea | ||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||
Irakaslea(k) | Andrey Denisov (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, poeta eta Dumako diputatua | ||||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||||
Enplegatzailea(k) | Lege Fakultatea, Moskuko Estatu Unibertsitatea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | 3rd State Duma of the Russian Federation (en) 2nd State Duma of the Russian Federation (en) 1st State Duma of the Russian Federation (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Errusiako Federazioko Alderdi Komunista Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||||
Zuzenbidea ikasi zuen Moskuko Lomonosov Unibertsitatean, 1953-1956 urteen bitartean. 1955. urtean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide egin zen, eta hurrengo urtean SESBeko Ministro Batzordeko aholkulari izan zen, 1961 arte. 1977an Sobiet Goreneko Idazkari izendatu zuten, 1983 arte. 1985ean Gorbatxovek Alderdi Komunistako Batzorde Nagusiko Departamentu Orokorreko buru izendatu zuen. Handik bi urtera Batzorde Nagusiko Idazkari izendatu zuten, eta 1988an Buro politikoko kide. Gorbatxov estatuburu hautatu zutenean, Sobiet Goreneko Presidiumeko lehendakariorde izendatu zuten Lukianov, eta handik urtebetera Sobiet Goreneko lehendakariorde.
1991ko estatu-kolpetik bereizi nahi izan bazuen ere, alderdian eta gobernuan zituen karguetatik kendu zuten denboraldi batez, susmoa baitzegoen estatu-kolpean parte hartu zuela. Aldi berean, Fiskaltzari eskatu zitzaion ikerketak egin zitzan Lukianoven jarreraren inguruan. Azkenean, atxilotu egin zuten. 1992an aginpidea hartzeko konplota eta estatu-krimena leporatu zioten.
Espetxean izan zen bitartean idazteari ekin zion; bere poemak Poemak espetxetik lanean bildu zituen. Urte horren amaieran irten zen espetxetik, besteak beste, osasun-arazoak zituelako. Hala eta guztiz ere, Boris Jeltsinen eta gobernuaren kontrako manifestaldietan parte hartu zuen, eta Gorbatxoven kontra hitz egin zuen. Dumako diputatu izatea lortu zuen, eta horri esker immunitatea izan zuen. 1994an Dumak amnistia eman zien 1991ko estatu-kolpean parte hartu zutenei, Lukianovi besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.