From Wikipedia, the free encyclopedia
Analfabetismoa idazteko eta irakurtzeko ezgaitasuna da, normalean ikasketa faltagatik ematen dena. Derrigorrezko eskolatzea duten herrialdeetan, biztanle bakoitzeko analfabeto kopuru gutxien dutenak dira.
Hala ere, herrialde batzuetan irakurrizko ulermen eskasa gerta daiteke, nahiz eta analfabetismo maila txikia izan.
Zaila da herri batek garapen ekonomikoa eta industriala lortzea, analfabetismo maila handia badu. 1978an 800 bat miloi analfabeto zeuden munduan, eta horietatik 500 miloi, hau da, % 60, emakumezkoak ziren. Analfabetismoaren eta garapenaren arteko harremana garbi ikus daiteke Sobietar Batasuna izaneko herrietan eta Estatu Batuen kasuan: lehenengoan tsarren garaian analfabetismoa % 76 zen, 1981 urtearen inguruan % 2; Estatu Batuetan 1870ean biztanleriaren % 20 analfabetoa zen, eta gaur egun, SESBaren kopuru bera.
UNESCOren datuen arabera, analfabetismoa gorantz doa: Afrikan % 85 dira analfabeto, Nepalen % 95...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.