Maria Ana Bidegaray
lapurtar idazlea, ekintzailea eta feminista From Wikipedia, the free encyclopedia
María Ana "Marianita" Bidegaray Salaverria (Hazparne, Lapurdi, 1890 — 1974) idazlea, ekintzailea eta feminista izan zen. [1]
Maria Ana Bidegaray | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1890 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Hazparne, 1974 (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Bordeaux (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ekintzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, Erresistentziaren kidea, espioia, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea |
Izengoitia(k) | Marianita |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Lehen urratsak
Emigratzailea. Hasparrengo Jean Baptiste Bidegaray eta Goizuetako Ramona Salaverriaren alaba izan zen. Bordelen egin zituen ikasketak. Uruguaira emigratu zuen bere gurasoekin eta 1910ean Raymond Janssenekin ezkondu zen, Uruguain, Belgikako Kontsul Orokorra zenarekin. 5 seme-alaba izan zituzten: Ana María, Margot, Armando, Betty eta Raymond.
Ekintzaile lanak
Bigarren Mundu Gerran Belgikako biztanleei laguntzeko funtsak biltzeko taldean parte hartu zuen. San Vicente de Pauleko komiteko Frantziako Andereen batzordean ere jardun zuen. Catalina P. De Beisso Erietxeko langile eta enplegatuen zuzendaritzako kidea ere izan zen. Montevideoko Euskal Erria elkarteko Emakumeen Batzordeko idazkaria eta presidentea izan zen, hurrenez hurren.
Eusko Jaurlaritzarekin kolaboratu zuen Uruguain agente faxistak eta naziak atzematen. [2]
Idazle ekarpenak
Argentinako Buenos Aires hiriburuan Eusko Deya egunkarian idatzi zuen eta Vicente de Amezaga Arestiren ardurapean Montevideoko Unibertsitatean sortutako Euskal Ikasketak Sailean parte hartu zuen.
Argitalpenak
Sariak eta ohoreak
Dominak
- Uruguaiko euskal diasporaren alaba, Belgikako Alberto I Erregeak domina jarri zion Lehen Mundu Gerran egindako lan humanitarioarengatik, Gurutze Gorriak berriz, Bigarren Mundu Gerran egindako ekarpenagatik.[5] Uruguaiko Parlamentuak ere domina jarri zion. [6]
Omenaldia
- 2018ko abenduan. Montevideoko VI. Euskal Kultura Kongresuan omenaldi berezi bat egin zioten antolatzaileek, Xabier Irujoren eskutik, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko kide izan zen Maria Ana Bidegaray-ri. ‘Voces de la Plaza’ abesbatzak ere hartu zuen parte ekitaldian, Francisco Simaldoni maisuak zuzenduta [7]
Liburua
- 2019an Arantzazu Ametzagak "María Ana Bidegaray" izenburua daraman liburua idatzi zuen, XX. mendeko emakume euskaldun esanguratsu hau bistaratzeko asmoz. [8] [9]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.