Alicia Estévez
Zientzialaria, mikrobiologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Alicia Estévez Toranzo (Pontevedra, Galizia, 1955eko azaroaren 20a) mikrobiologoa da. Egunero kontsumitzen diren arrainetan gaixotasunak prebenitzen dituzten hamar bat txerto-patente sustatu ditu.[1]
Alicia Estévez | |||
---|---|---|---|
![]() (2014) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | María Alicia Carolina Estévez Toranzo | ||
Jaiotza | Pontevedra, 1955eko azaroaren 20a (69 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | katedraduna | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | mikrobiologoa eta ikertzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Santiago de Compostelako Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Real Academia Gallega de Ciencias (en) |
Biografia
Aita funtzionarioa zuen eta ama, Irakasle Eskolako lizentziaduna. Haren ahizpa Analisi Matematikoko katedraduna da Vigoko Unibertsitatean. 1977an Biologian lizentziatu zen, eta 1979an Farmazian.[1] 1991tik, Mikrobiologiako katedraduna da Santiagoko Unibertsitatean, eta Biologian doktoratu zen (1980).[2]
Juan Luis Barja ikertzailearekin ezkonduta dago, eta seme adoptatua dute.'[1]
Estatu Batuetako Maryland eta Oregon unibertsitateetan egin zuen doktoretza ondoko lana, bi urtez, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Juan March Fundazioak emandako beka bati esker.
Ikerketa-ildoak
Ikerketa-ildo nagusiak akuikulturako bakterio-patologian oinarritzen dira.Zehazki, arrainen patogenoen karakterizazio fenotipikoa, antigenikoa eta molekularrean.Patogenoak diagnostikatzeko metodoetan, epizootiologian eta kimioterapia eta txertaketan.
Juan Luis Barjarekin batera, Santiagoko Unibertsitateko Akuikulturako Patologia taldea zuzentzen du. Galiziako erreferentzia lehiakorreko talde nagusietako bat da, eta hogeita hamar bat ikertzailek egiten dute lan.[1]
Kidetza
- Ikerketa-plan nazionalak egiteko eta proiektuak ebaluatzeko hainbat batzordetako aditu-batzordea.
- Mikrobiologiaren eta Akuikulturaren alorreko zazpi aldizkari zientifikoren argitalpen-batzordea.
- Real Academia Galega de Ciencias (2014)[3][4]
- Farmaziako Real Academia Galega (2017)[5]
- Galiziako Xuntako Emakume eta Zientzien Unitatea
Sariak eta aintzatespenak
- Karrera Amaierako Sari Nazionala (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa)
- "Jaime Ferrán" Ikerketa Sari Nazionala (Espainiako Mikrobiologia Elkartea, 1993)[6]
- María Josefa Wonenburger Planells Saria Galiziako Xuntak emana (2018)
Argitalpenak
Berrehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu zientzia-aldizkarietan, eta ia hogeita hamar liburu-kapitulu. Ohiko kontsumoko arrainetan, batez ere erreboiloan eta amuarrainetan, gaixotasunak prebenitzen dituzten txertoen hamar patente sustatu ditu.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.