From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfred Sauvy (Villeneuve-de-la-Raho, Ekialdeko Pirinioak, 1898ko urriaren 31 – Paris, 1990eko urriaren 30a) frantses estatistikaria, demografoa eta ekonomista izan zen. Lehen Mundu Gerran (1914-1918) parte hartu ondoren, Eskola Politeknikoan sartu zen, eta estatistika-ikasketak egin zituen. Léon Blum eta Paul Reynauden bulegoetan lan egin zuen. 1954an Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionala (INED, Institut national d'études démographiques) sortu zuen, eta bertako zuzendari izan zen 1962 arte. NBEko Biztanleen Batzordean Frantziaren ordezkari izan zen, eta 1959. urteaz geroztik, Frantziako Eskolako irakasle izan zen. Bere lanetan analisi demografikoa eta analisi ekonomikoa lotzen zituen, eta azpimarratzen zuen zenbateko arriskua zekarren demografiaren gainbeherak herrialde aurreratuetan (Théorie générale de la population, 1952-1956). Aldaketa ekonomikoen eta aurrerapen teknikoen ondorioen analisiaren bidez, nazio-errentaren eta enpleguaren banaketarekin zerikusia duten arazoak atera zituen argitara (La Machine et le Chômage, 1980). Hirugarren Munduko herrialdeen bilakaeraren alde aritu zen lanean.
Alfred Sauvy | |||
---|---|---|---|
1945 - 1962 - Jean Bourgeois-Pichat (mul) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Villeneuve-de-la-Raho, 1898ko urriaren 31 | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1990eko urriaren 30a (91 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montalban del Castèl | ||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École polytechnique Collège Stanislas de Paris (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Jacques Magaud (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria, demografoa, antropologoa, historialaria, katedraduna eta soziologoa | ||
Enplegatzailea(k) | L'Express Collège de France (1959 - 1969) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia X-Crise (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.