Alexandru Marghiloman
Errumaniako lehen ministroa From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexandru Marghiloman (Buzău, 1854ko urtarrilaren 27a – ibidem, 1925eko maiatzaren 10a) errumaniar politikaria izan zen. Errumaniako lehen ministroa izan zen 1918ko martxotik azarora.
Alexandru Marghiloman | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
1918ko martxoaren 5a (juliotar egutegia) - 1918ko urriaren 23a ← Alexandru Averescu - Constantin Coandă →
1914 - 1922 Barrutia: Electoral district no. 10 Buzău (en)
1900eko uztailaren 7a (juliotar egutegia) - 1901eko otsailaren 13a (juliotar egutegia) ← Ioan Lahovary (en) - Dimitrie Sturdza →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Buzău, 1854ko uztailaren 4a | ||||||||||
Herrialdea | Errumania | ||||||||||
Heriotza | Buzău, 1925eko maiatzaren 10a (70 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Iancu Marghiloman | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Elisa Brătianu (en) (1890 - 1906) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Saint Sava College (en) Faculty of Law, University of Bucharest (en) | ||||||||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta abokatua | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Eliza ortodoxoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Conservative Party (en) | ||||||||||
![]() |
Parisen zuzenbidea ikasi zuen, 1884an Errumaniako parlamentuko kide hautatu zuten eta 1888an gobernuan sartu zen.
Alderdi Kontserbadoreko kide izan zen, eta Alemaniako Inperioarekin eta Austria-Hungariako Inperioarekin lankidetzan aritu zen Aliantza Hirukoitzean. Lehen Mundu Gerraren hasieran Errumaniaren neutraltasuna babestu zuen eta 1916an Ion Brătianu liberalaren gobernuan sartzeari uko egin zion, Errumania gerran sartu zelako.
Alemanek Bukarest okupatu ondoren, han geratu zen Gurutze Gorriko presidente gisa eta biztanleria zibilaren eta okupatzaileen arteko bitartekari gisa.
Fernando I.a erregeak 1918ko martxoan izendatu zuen lehen ministro, alemaniarrekin bakea sinatzeko misioarekin. Maiatzean inoiz berretsi ez zen itun bat negoziatu zen. Azaroan, aliatuen aldeko Constantin Coandă jeneralak ordezkatu zuen.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.