Aleph
From Wikipedia, the free encyclopedia
ʾĀlep proto-kanaandar alfabetoaren lehenengo letraren izen berreraikia da. Horren ondoren alfabeto semitikoetara igaro da, adibidez feniziarreko aleph , siriakoan 'Ālaph (ܐ), hebrearrean aleph (א), eta arabiarrean ʾalif (ا)
- Artikulu hau letrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aleph (argipena)».
Aleph letrak hasieran (ʔ) kontsonante herskari glotalaren adierazpena zen, askotan ʾ (U+02BE) gisa transliteratua. Karakterea Unicodeko Hizki Espazio Aldatzaileetakoa da, grezierazko spiritus lenisean oinarritua ʼ. Adibidez hizkiaren izenaren transliterazioan bertan agertzen da: ʾāleph.
Feniziar letra grezierazko alfa letraren jatorrian dago, berrinterpretazio bat sartuta, bokal bat izendatzeko. Hortxetik eratorri ziren latinezko eta alfabeto zirilikoko A letrak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.