Deportivo Alavés edo Glorioso 1921. urtean sortutako Euskal Herriko futbol taldea da, Gasteizko nagusia. Espainiako futbol ligako lehen mailan 16 denboraldiz aritu da gaur egun arte, eta bigarren mailan 34 guztira. 2001ean UEFA Kopako txapeldunordea izan zen; huraxe izan zen taldearen lorpenik handiena. 2009an, ordea, bigarren B mailara[1] jaitsi zen; 2013an, atzera bigarren mailara igotzea lortu zuen eta 2016an Lehen mailara itzuli zen eta hurrengo urtean ibilbide osoko bigarren markarik onena erdietsi zuen, Kopako finalera[2] iristea alegia.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Deportivo Alavés
Thumb Thumb
Thumb
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaBabazorroak eta El Glorioso
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila, Espainiako futbol ligako lehen maila eta Espainiako futbol ligako bigarren maila
EstadioaMendizorrotza (futbol zelaia): Gasteiz
42.8371°N 2.688°W / 42.8371; -2.688
 19.840
Agintea
Alfonso Fernández de Trokoniz
ZuzendariaSergio Fernández Álvarez (en) Itzuli
EntrenatzaileaLuis García Plaza (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaJosean Kerejeta
Historia
Sorrera1921eko urtarrilaren 23a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: deportivoalaves Twitter: Alaves Instagram: deportivoalaves Youtube: UC5yHOZPDde9RWodH5bn4QgA TikTok: deportivoalaves Edit the value on Wikidata
Itxi
Thumb
Mendizorrotza estadioan dagoen hormirudia.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Deportivo Alavesen historia»

Sorrera

Deportivo Alavés futbol taldea, Arabako probintzia mugakideetan zegoen futbol zaletasunari esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko urtarrilaren 23an izenez aldatu zen, Deportivo Alaves deitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte, Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-ordea izatea da.

Talde "Babazorroak" 1920/21 denboraldian, B seriean egin zuen debuta talde profesional bezala. Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen. Hauek gainera talde honetako lehenengo nazioarteko jokalariak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan jokatu zuten.

Lehenengo txapelketak

1928an Espainiako liga sortu zen eta Alavés bigarren mailan ezarri zuten. Urte horretan Errege Kopako final laurdenetara iritsi zen eta lehen mailara igotzea lortu zuen hiru urtez egon zen bertan. 1930an Bizkaiko txapelketa irabazi zuen. 1932an azken postuan gelditu eta jeitsi egin zen. Arazo ekonomikoen erruz bigarren mailan ere azken postuan gelditu eta hirugarren maialra jeitsi zen. Gerra Zibilaren garaian Estatu mailako txapelketan ez ziren jokatu baina eskualdetakoak bai, eta Alavések bi txapelketa irabazi zituen, (1930an), Nafarroakoa (1938an) eta Gipuzkoakoa (1939an).

Liga txapelketa berreskuratu zenean bigarren mailan ezarri zuten taldea baina hirugarren mailara jeitsi zen. Dena dela, aipatzekoa da 1939ko Errege Kopan berriz ere Erre Kopako final erdiak jokatu zituela eta Sevillak ozta-ozta garaitu zuela, Andaluzian 6-5 galdu baitzuten arabarrek eta etxean 1-1 berdindu. Hurrengo urteetan hirugarren mailan jokatu zuen eta 1946an talde apalek jokatzen zuten Federazioaren Kopa irabazi zuen finalean SD Suecari 3-2 irabaziz.

Hamarkada grisak (50, 60, 70, 80)

1951ean bigarren mailara igo eta 1954an berriz igo zen lehen mailara. Bi urtez egon zen bertan, lehenengoan 10. postuan bukatu zuen eta bigarrenean 14. egin eta jeitsi egin zen. Bi urte horietan Bixente Etxeandia aretxabaletarra izan zen golegile nagusia, 21 gol sartu zituen. Hurrengo hiru hamarkadak bigarren maila eta hirugarren mailan aritu zen. Garairik eskasena 1964 eta 1974 arteko hirugarren mailako denboraldiak izan ziren. 1974an berriz bigarren mailara igo eta kategoria honetako talde klasikoa bihurtu zen, baina inoiz ez zen aurreko postuetan sailkatu, posturik onena 8.a izan zuen. Urte horietan jokalari garrantzitsuak izan zituen Alávesek, Jorge Valdano, Ortigosa, Pavón, Urquía, Uriona eta Sánchez Martín besteak beste. 1983an bigarren B mailara jeitsi zen. 1986an 5. egin zuen baina arazo ekonomikoengatik hirugarren mailara jeitsiarazi zuen Federazioak. Taldea desagertzear egon zen berriz ere.

Urrezko Aroa

Thumb
Deportivo Coruña eta Alaves (laranjaz).

1989-90 denboraldian, enpresaburu talde batek Alaves futbol taldea erosi zuen eta 5 urtez jarraian bigarren mailara igotzeko Play off-ak jokatu ondoren, 1995eko ekainaren 21ean lortu zuen, Txutxi Arangurenek taldea bere aginduetara zuelarik. Hiru urte geroago, 1998an, lehenengo mailara igo zen berriz. Urte honetan Errege Kopan txapelketa bikaina egin zuen, tartean Real Madril eta Deportivo de La Coruña kanporatu baitzituen. Finalerdietan ordea RCD Mallorcak utzi zuen finala jokatzeko aukerarik gabe.

Lehenengo mailako aurreneko denboraldian mantentzea lortu zuen baina azken partida arte itxaron behar izan zuen. Hurrengo denboraldian, ligan 6. postuan gelditu zen. San Mamesen jokaturiko azken partida galdu ez balu laugarren ere egingo zuen Deportivo Alaves-ek. Lorturiko postuari esker UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen. Gaziantepspor, izan zen Alaves-en lehenengo aurkaria UEFA-n. Ibilbide arrakastatsua izan zuen txapelketan, Lillestrøm SK, Rosenborg BK, Milango Inter, Rayo Vallecano eta FC Kaiserslautern kanporatuz. Azkenean finalera iritsi zen eta ez zen partidu makala izan, Liverpool FC-ren aurka jokatu eta 5-4ko emaitzaz galdu zuen, luzapenean sarturiko "urrezko golak" erabaki zuen txapelduna. Baliteke Alaves-ek bere historian zehar eginiko partidurik onena izatea. Egia esan, talde biek UEFA irabaztea merezi izan zuten, baina tamalez txapelduna talde bakarra izan daiteke. 2001. urte hartan erabakigarria izan zen Javi Moreno aurrelariaren lan bikaina. Taldeak ere hainbat meritu izan zuen, UEFA txapelketan historian gol gehien sartu zuen taldea izan zen (36 gol), eta finalera iritsi zen lahan talde debutaria ere izan zen. Azkenik "zale onenen saria" ere eman zion UEFAk. UEFA-ko partidu guztietan, Alavesek bazkide guztien izenak zeramatzan kamiseta janzten zuen bazkideak omentzeko asmoz. Bitxikeria gisa aipatuko behar da kolore arroxa erabili zuela eta Europan "Pink team" izenaz ezagutu zen.

Urte hartako partidu ugarien eraginez ligan 10. egin zuen baina 2002an berriz ere 7.a izan zen eta berriz Europan aritzeko aukera izan zuen. Ez zen ordea hain arrakastatsua izan eta Beşiktaş JK-ek bigarren itzuliak kanporatu zuen, Gasteizen 1-1 berdindu eta Istanbulen 1-0 galdu baitzuten arabarrek. Hurrengo urtean 17. postuan gelditu eta bigarren mailara jeitsi zen. Bigarren mailako lehen denboraldian laugarren egin zuen eta Errege Kopako finalerdietara iritsi zen berriz. Oraingoan Zaragozak kanporatu zuen.

Taldearen krisi handia

Thumb
Deportivo Alavés eta Ponferradinaren arteko partida bigarren mailan.

Arazo ekonomiko larriak zituen Alavések eta 2004an Dimitri Piterman ukrainarrak taldearen akzioen %51 erosi zituen. Fitxaketa handiak egin eta berriz lehen mailara itzuli zen baina denboraldi bakarra egin zuen bertan.[3]Sentimiento Albiazul zale taldeari "jendaila" deitu eta udaletxearen aurka epaitegietara joateko mehatxuak egin zituenean zale, jokalari eta instituzioekin erlazioak nabarmen okertu ziren.[4] Nominak ez ordaintzen hasi zenean egoera asko okertu zen. Azkenik 2007an Pitermanek taldea utzi zuen. Hiru urte hauetan taldearen zorra 3 milioi eurotatik 23 milioitara pasa zen.[5] 2009an bigarren B mailara itzuli zen. Lau urte egin zituen bertan.

Berriz ere gorantz

2012an liga irabazi eta play-offetan Real Jaén garaituz lortu zuen bigarren mailara itzultzea. Lehenengo denboraldia ez zen erraza izan eta azken partida erabakigarria berriz ere Jaénen jokatzea egokitu zitzaion. Talde bientzat zen erabakigarria, irabazten zuena salbatu eta galtzailea bigarren B mailara jeitsiko baitzen. Partida zoroa izan zen azken zortzi minututan 1-0tik 2-3ra aldatu baitzen markagailua. Guzmánek luzapenean sarturiko golak salbatu zuen Alavés. Hurrengo denboraldia lasaiagoa izan zuen eta une batzutan igoera play-offari begiratzen egon zen arren azkenean erdialdean amaitu zuen. 2016an berriz Lehen Mailara igotzea lortu du azken aurreko jardunaldian Numanciari 2-0 irabazita. Bigarren mailako txapelduna ere izan zen gainera.

2017an, Futboleko Espainiako Errege Koparen finalerako sailkatu zen, historia osoko bigarren balentriarik handiena, baina finalean FC Barcelonak garaitu zuen 3-1 emaitzaz. Ligan 9. postuan gelditu da azken txanpa ikusgarria egin ondoren.

Thumb
Deportivo de La Coruña vs. Alavés.

2017-18 denboraldia ordea ez zuen ondo hasi. Lehen bost partidutan ez zuen punturik lortu ez eta golik sartu ere, Ligaren historiako errekor negatiboa da. Bi entrenatzailerekin probatu eta emaitza txarrengatik kanporatu ondoren Abelardo Fernández fitxatu eta egoera irauli zuen, partida ugari irabaziz eta hainbat jardunaldiren faltan salbatzea lortuz. Hurrengo denboraldia bide beretik ekin zion lehen itzuli bikaina eginez. Txapeldunen Ligako postutan izan zen hainbat jardunalditan, baina bigarren itzuli eskasa egin eta 11. postuan amaitu zuen. 2019-20 denboraldian okerrago ibili zen, COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren bereziki, baina azkenean mantentzea lortu zuen.

2021-22 denboraldia Alavésen mendeurreneko denboraldia izan zen eta horren omenez 1921. urteko aurreneko elastiko eta galtzak erabili zituen. Kirol arloan ordea denboraldia eskasa izan zen eta zazpi urteren ondoren maila galdu zuen Levanteren aurkako partidan. Hurrengo urtean play-offak jokatu zituen eta juxtu Levanteren aurka lortu zuen berriz lehen mailara igotzea, luzapenaren azken minutuan sarturiko penaltiari esker.

2023-24 denboraldia lasaia izan zuen. Lau jardunaldiren faltan ziurtatu zuen mantenduko zela eta azkenean partida zail batzuk irabazi eta 10. postuan amaitu zuen.

Uniformea

  • Etxeko uniformea: Zuri eta urdin koloreak dituen kamiseta marraduna, prakamotz urdina, galtzerdi zuri karel urdin batekin.
  • Kanpoko uniformea: Kolore anitzetakoak izan ditu, elastiko arrosak edo horiak nagusitu izan dira.

Etxeko uniformearen bilakaera

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1921
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1925
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1955
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1976
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1990
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1991-1999
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1999-2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2002-2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2006-2008
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2008-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2010-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2023-2024
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2024-2025

Kanpoko uniformearen bilakaera

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1994-1995
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1995-1999
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
1999-2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2002-2005
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2005-2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2006-2008
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2008-2009
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2009-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2023-2024
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2024-2025

UEFA kopan erabilitako uniformeak

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2000-2001
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Finala
2000-2001
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2002-2003

Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: «Alavesen ereserkia»

Alavesen ereserkia Alfredo Donnay gasteiztar musikariak 1950eko hamarkadan idatzi zuen, gaztelaniaz. Abian ipini zuten ereserkia euskaraz egiteko proiektua, Dmitry Pitermanek antolatu baitzuen lehiaketa. 10.000 euroko saria emango zen, eta zaleek sakelako telefonoaren bitartez bozkatuko zuten, baina azkenean bertan behera gelditu zen asmoa.

Hauexek dira ereserkiaren hitzak:

Bravo equipo albiazul
que resurges potente otra vez,
recordando la gloria
de aquel gran Deportivo Alavés.
Vitoria ha puesto en tí
su esperanza y su gran ilusión,
de que llegues a ser
de tu grupo algún día campeón.
Ánimo pues, valiente Deportivo.
Ánimo pues, con entusiasmo hay que luchar
para lograr de nuevo aquellos triunfos
que dieron gloria al equipo y la ciudad.
Ánimo pues, valiente Deportivo,
poned coraje y nobleza al pelear.
Vitoria entera te aplaude y te acompaña
para poder el gran triunfo alcanzar.

Instalazioak

Thumb
Mendizorrotzeko futbol zelaia

Deportivo Alavesek 3 instalazio ditu.

Futbol zelaia

Mendizorrotzeko futbol zelaia, 1924. urteko apirilaren 27an inauguratu zutena, Cervantes Pasealekuan kokaturik dago, udal-igerilekuak eta Estadio Fundazioaren ondoan. Hala ere, Alavesek UEFA Kopan parte hartu zuen urtean birmoldatu zuten, 105x67 metro eta 19.981 zaleentzako zelaia utziz.

Museoa

2005. urtearen hasieran inauguratu zuten bere barrukaldean trofeoak erakusgai egon zitezten. Hantxe, UEFA-ren txapeldun orde eta Alaveseko zaletuei Europako zalegorik hoberena izateagatik eskaini zizkieten trofeoak daude, Dmitry Pitermanen Salvador Daliren koadroez gain.

Taldearen datuak

Orokorrak

2024-25 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 18 (1930-31, 1931-32, 1932-33, 1954-55, 1955-56, 1998-99, 1999-00, 2000-01, 2001-02, 2002-03, 2005-06, 2006-07, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20, 2020-21, 2021-22, 2023-24, 2024-25)
  • Denboraldiak 2. mailan: 38
  • Denboraldiak 2. B mailan: 12
  • Denboraldiak 3. mailan: 22
  • Ligako posturik onena: 6. Lehen mailan (1999-00 denboraldian)

Kirol lorpenak

Nazioartean (0)

Sakontzeko, irakurri: «Deportivo Alavésen ibilbidea Europan»

Espainian (8)

Beste txapelketa batzuk

Bakarkakoak

Azken urteetako ibilbidea

Informazio gehiago Denboraldia, Maila ...
DenboraldiaMailaPostuaErrege KopaEuropa
1999-2000Lehen maila6.a1/16
2000-01Lehen maila10.a1/322.a (Europa League)
2001-02Lehen maila7.a1/16
2002-03Lehen maila19.a (jaitsi)1/82. itzulia
2003-04Bigarren maila4.a1/2
2004-05Bigarren maila3.a (igo)1/32
2005-06Lehen maila18.a (jaitsi)3. itzulia
2006-07Bigarren maila17.a1/8
2007-08Bigarren maila17.a3. itzulia
2008-09Bigarren maila19.a (jaitsi)2. itzulia
2009-10Bigarren B maila5.a1. itzulia
2010-11Bigarren B maila3.a1. itzulia
2011-12Bigarren B maila6.a3. itzulia
2012-13Bigarren B maila1.a (igo)1/16
2013-14Bigarren maila18.a3. itzulia
2014-15Bigarren maila13.a1/16
2015-16Bigarren maila1.a (igo)3. itzulia
2016-17Lehen maila9.a2.a
2017-18Lehen maila14.a1/4
2018-19Lehen maila11.a1/16
2019-20Lehen maila16.a1. itzulia
2020-21Lehen maila16.a1/16
2021-22Lehen maila20.a2. itzulia
2022-23Bigarren maila4.a (igo)1/8
2023-24Lehen maila10.a1/8
2024-25Lehen maila
Itxi

Jokalariak

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak

Informazio gehiago #, Izena ...
# Izena Guztira Liga Kopa UEFA
1 Astudillo 346 311 22 13
2 Manu Gartzia 308 276 22
3 Pablo Gómez 295 256 30 9
4 Laguardia 285 266 19
5 Téllez 276 244 17 15
6 Ibarra 271 255 16
7 Gorospe 269 246 23
7 Larrañaga 269 230 39
9 Galarraga 266 231 35
10 Karmona 260 231 17 12
Itxi

Golegileak

Informazio gehiago #, Izena ...
# Izena Guztira Liga Kopa UEFA
1 Serrano 67 64 3
2 Lasheras 60 59 1
3 Remacha 59 48 11
4 Etxeandia 56 54 2
5 Rubén Navarro 52 43 8 1
6 Olivares 50 43 7
7 Viguera 47 43 4
8 Salamanca 44 34 10
9 Hormaetxe 40 38 2
10 Javi Moreno 39 30 3 6
Itxi

Nabarmenenak

Thumb
UEFAko 2001eko finalean aritutako jokalariak.
     

2023/2024 Taldea

2023ko irailaren 10ean eguneratua.

Informazio gehiago Zbk., Postua ...
Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Antonio Sivera
2 Euskal Herria ATZ Andoni Gorosabel
3 Espainia ATZ Rubén Duarte
4 Serbia ATZ Aleksandar Sedlar
5 Maroko ATZ Abdel Abqar
6 Euskal Herria ERD Ander Guevara
7 Euskal Herria ATZ Alex Sola (Real Sociedadetik utzita)
8 Espainia ERD Antonio Blanco
9 Euskal Herria AUR Jon Karrikaburu (Real Sociedadetik utzita)
10 Errumania ERD Ianis Hagi (Rangersetik utzita)
11 Espainia AUR Luis Rioja
14 Argentina ATZ Nahuel Tenaglia
Zbk. Postua Jokalaria
15 Espainia AUR Kike García
16 Espainia ATZ Rafa Marín (Real Madrildik utzita)
17 Euskal Herria AUR Xeber Alkain
18 Euskal Herria ERD Jon Guridi
19 Serbia ATZ Nikola Maraš
20 Argentina AUR Giuliano Simeone (Atleticotik utzita)
21 Aljeria AUR Abde Rebbach
23 Uruguai ERD Carlos Benavidez
27 Espainia ATZ Javi López
31 Euskal Herria ATE Jesus Owono
32 Nigeria AUR Samu Omorodion (Atleticotik utzita)
Itxi

Azken denboraldiak

Alavés 2014-15

Alavés 2015-16

Alavés 2016-17

Alavés 2017-18

Alavés 2018-19

Alavés 2019-20

Alavés 2020-21

Alavés 2021-22

Alavés 2022-23

Alavés 2023-24

Alavés 2024-25

Entrenatzaileak

Aipagarriak

  • José Baonza (1929-1931): Taldea lehenengo aldiz Bigarren Mailako txapelduna izan zen eta ondoren bi denboraldiz Lehen Mailan jokatu zuten entrenatzaile honekin.
  • Carlos Caballero (1951-1955): Berarekin Alavesa bigarren aldiz Bigarren Mailako txapelketa eskuratu zuen eta hurrengo urtean Lehen Mailan jokatu zuten.
  • Marco Antonio Boronat (1997-98): Hirugarren eta azken aldiz lortu zuten txapeldunak izatea Bigarren Mailan.
  • José Manuel Esnal (1998-2003): Bost denboraldiz egon ziren Lehen Mailan berarekin, inoizko tarterik luzeena, eta tartean eskuratu zuten taldeko lorpenik handiena, UEFA Kopan txapeldunordeak izatea alegia.

Guztiak

Presidenteak

Aipagarriak

  • Jose Gabriel de Ginea (1923-28): Historiako bigarren presidentea izan zen, Mendizorrotzeko zelaia inauguratu zuena.
  • Jose Maria Aresti (1947-51): Alavesak bere agintaldiko azken urtean Bigarren Mailarako igoera erdietsi zuen, hainbat urtez horretarako borrokatu ostean.
  • Carlos Caballero (1951-55): Taldeak bigarren aldiz Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
  • Juan Arregi (1958-59, 1974-76 eta 1989-98): Hiru tarteetan zehar ibili zen presidente moduan, luzeena azkena eta 7 urtekoa izan zelarik.
  • Hipólito Lalastra (1977-1981): Jorge Valdanok bere agintaldian jokatu zuen taldean 4 urtez.
  • Jose Luis Menoyo (1988-89): Denboraldi latza pairatu zuen klubak ez desagertzeko borrokan, arazo ekonomiko larriak zirela-eta.
  • Gonzalo Antón (1998-2004): José Manuel Esnalekin batera inoizko garairik onena zuzendu zuen.
  • Dimitry Piterman (2004-2007): Taldea 20 milioi eurokoa baino zor handiagoarekin utzi eta desagertzeko zorian egon zen Saski Baskoniak (Joxean Kerejetak) erosi zuen arte.
  • Alfonso Fernández de Trocóniz (2013-...): Lehen mailara itzuli zen taldea eta Errege Kopako finala jokatu zuen.

Guztiak

  • 1921-1923 Hilario Dorado
  • 1923-1928 José Gabriel de Guinea
  • 1928-1929 Federico Del Campo
  • 1929-1930 Félix Alfaro
  • 1930-1931 Valentín Verástegui
  • 1931-1934 Ángel Gareizábal
  • 1934-1936 Luis Villanueva
  • 1936-1944 Luis Manso Ruiz
  • 1944-1946 Fernando De Verástegui
  • 1946-1947 Pedro Orbea
  • 1947-1951 José María Aresti
  • 1951-1955 Carlos Caballero
  • 1955-1956 Luis Molina
  • 1956-1958 Salvador García del Diestro
  • 1958-1959 Juan Arregui Garay
  • 1959-1960 José María Mariaca
  • 1960-1967 José Ustarán
  • 1967-1969 Juan Gorospe
  • 1969-1970 Juan Gómez Baluegera
  • 1970-1972 José Antonio Orbea
  • 1972-1974 Ricardo Ruiz de Gauna
  • 1974-1976 Juan Arregui Garay
  • 1976-1977 José Luis Ruiz de Arcaute
  • 1977-1981 Hipólito Lalastra
  • 1981-1982 Luis Ortiz de Zárate
  • 1982-1982 Juan Arregui Garay
  • 1983-1984 Javier Martínez Balza
  • 1984-1986 Julián Ortiz Gil
  • 1986-1988 José Antonio Rozas
  • 1988-1989 José Luis Menoyo
  • 1989-1998 Juan Arregui Garay
  • 1998-2004 Gonzalo Antón
  • 2004-2007 Dimitry Piterman "Izendaezina"
  • 2007-2010 Fernando Ortiz de Zárate
  • 2010-2011 Alfredo Ruiz de Gauna
  • 2011-2013 Avelino Fernández de Quincoces
  • 2013-... Alfonso Fernández de Trocóniz

Alaves B

Sakontzeko, irakurri: «Deportivo Alaves B»

Deportivo Alaves B taldearen bigarren taldea da. Hau ere 1921. urtean sortu zen eta 3. mailan aritzen da.

Futbol zelaia

"José Luis Compañón" (Ibaia)

Datuak

  • Entrenatzailea: José Manuel Mateo
  • Denboraldiak 2. Mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B Mailan: 7
  • Denboraldiak 3. Mailan: 17
  • Debut-a 2. B Mailan: 99-00
  • Ligako posturik onena: 5º (2. B Mailan 02-03 Denboraldian)

Zaleak: Iraultza 1921 Fanatics

Thumb
Iraultza 1921.

Iraultza 1921 taldea 2012an eratu zen, hasiera batean "ALAVES HIL ARTE" izenarekin, 2014ko martxoan, "Iraultza 1921 Fanatics"era aldatu zuten arte, Alavésen peña ezberdinak batu eta animazioa piztu zuen helburu (Alaves Gare, Eztanda Norte, Sport Friends, Iraultza Albiazul, Gasteizko Hintxak eta Fondo Tufarra, besteak beste). Ideoloagia politiko ezkertiarra eta antifaxista dute haien ekintzetan eta abestietan adierazten duten bezala. "Alaveszale, Abertzale, Antifaxista" esan daiteke dela haien leloa, nahiz eta taldeak hitzez adierazi ez duen.

Uztauka Arropa Denda dute egoitza ofiziala eta, hasiera batean 800 bazkide inguruk osatzen zuten arren, 2000 izatera heldu dira. Gogotsu aritzen dira Alavés animatzen, hala Mendizorrotzan nola kanpoko zelaietan giro ikaragarria sortuz eta kanpoko zaletuak liluratuz. Iraultza 1921 Fanatics sortu zenetik, taldeak mailaz igo besterik ez du egin 2016. urtean 1. mailarako igoera lortu zuen arte. 2017an, Errege Kopako finalera heldu zen Deportivo Alavés eta 20.000 bat zaletuk bultzatu zuten taldea amaierara arte. Harmailetan, zelaian ez bezala, garaipena lortu zuten Babazorroek, argi eta garbi.

2017-2018 denboraldian, ikustaldi ederra ari dute ematen, norgehiagoka bakoitzean tifo izugarriak ateratzen eta epaileak txistua jotzen duen arte, etengabe abesten. Hain ari dute ikuskizun handia eskeintzen, ezen, Europa mailan ere, askoren ahoetan dagoen.

Animatzeaz aparte, hainbat ekintza berezi ere antolatzen dituzte, bai Alavés bultzatzen dutenak baina baita bestelako ekintzak ere, esate baterako gerra eremuetan dauden errefuxiatuentzako arropak bidaliz, janari bilketak antolatuz, sexismoaren aurkako ekintzak antolatuz edota Gasteizko jaietan Txosna bat antolatuz.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.