From Wikipedia, the free encyclopedia
Alan Baker (Londres, 1939ko abuztuaren 19a - Cambridge, 2018ko otsailaren 4a) matematikaria izan zen.
Alan Baker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1939ko abuztuaren 19a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Erresuma Batua |
Heriotza | Cambridge, 2018ko otsailaren 4a (78 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College Cambridgeko Unibertsitatea Trinity College Stratford School (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Harold Davenport |
Doktorego ikaslea(k) | Yuval Flicker (en) David Masser (en) Cameron Leigh Stewart (en) Robert Winston Keith Odoni (en) Mark David Coleman (en) John Henry Coates Roger Heath-Brown (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Hungariako Zientzien Akademia Indiako Zientzien Akademia Nazionala Academia Europaea (en) Ameriketako Matematika Elkartea |
Londresko Unibertsitatean ikasi ondoren, Cambridgeko Unibertsitatera joan zen, eta han egin zuen doktoregoa. 1964an, Trinity Collegeko kide aukeratu zuten. Ekuazio diofantikoak landu ditu bereziki Bakerrek, eta, horri esker, Fields domina jaso zuen Nizako Nazioarteko Kongresuan, 1970ean. Hilberten zazpigarren problema ebazten ere lagundu zuen. 1972an, Cambridgeko Unibertsitateko Adams saria jaso zuen, eta, hurrengo urtean, Royal Societyko kide aukeratu zuten. Indiako Nazioarteko Zientzien Akademiako ohorezko kide ere bada (1980).
Hauek dira Bakerren libururik aipagarrienak: Transcendental number theory (1975, Zenbaki transzendentalen teoria), Transcendence theory: advances and applications (1977, Transzendentziaren teoria), A concise introduction to the theory of numbers (1984, Zenbakien teoriaren sarrera) eta New advances in transcendence theory (1988, Transzendentziaren teoriaren azalpen berriak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.