Aktina zelula muskularretan dagoen proteina da, miosinarekin batera gihar-uzkurdura eragiten duena.
Horretaz gain, zelula guztien zitoeskeletoaren mikrofiruetako osagai nagusia da. Mikrofiruak aktinaren harizpiak dira, zelularen barne-mugikortasunarekin zer ikusi handia dutenak.
Bi aktina mota daude: G eta F. Azken honek polimeroak eratzen ditu, mikrofiruetan -hain zuzen ere- egoten direnak.
Gihar-uzkurdura aktinaren harizpiak mugitu eta miosinaren harizpien artean kokatzen direnean gertatzen da. Prozesu hau burutzeko ATPa hidrolizatu behar da, energia askatuz. Aktinak eta miosinak, biek ala biek, jarduera ATPasikoa dute, hots, ATP hidrolizatzeko gaitasuna. Gihar-uzkurduraren prozesuan magnesio eta kaltzio ioiek ere parte hartzen dute.
Zelula muskularretan aktina proteina guztien %25 inguruko proportzioan dago. Gainontzeko zeluletan, batez beste, %10eko proportzioan besterik ez.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.