From Wikipedia, the free encyclopedia
Airbus A300 helmen txiki eta ertaineko bidaiari hegazkina da. Airbus-ek eraiki zuen lehen modeloa izan zen eta fuselaia lodiko beste hegazkin batzuk inspiratu zituen, Boeing 767 eta Boeing 777a adibidez
Mota | komertziala |
Bidaiariak | 266 |
Eraikitzailea | Airbus |
Lehenengo hegaldia | 1972-10-28 |
Zerbitzu hasiera | 1974-05-30 |
Egoera | zerbitzuan |
Erabiltzaile nagusia | American Airlines |
Unitate eraikiak | 549 |
Hasiera batean A300ak ez zuen arrakastarik izan eta hegazkina Frantzia eta Alemanian garatuta zegoenez, etxeko produktua izateagatik erostera behartuta zeuden Air France eta Lufthansa bezalako konpainiek egin zituzten eskari gehien.
1977an Eastern Airlines-ek hegazkin honetan interesa erakutsi zuen eta 4 Airbus A300 alokatu zituen hauekin probak egiteko. Emaitzak onak izan zirenez, 23 unitate erosi zituen eta hortik aurrera ongi saldu zen.
Hegakin hau asko erabili zuten Japan Air System, Thain Airlines International, Singapore Airlines, Malaysia Airlines, Garuda Indonesia, China Airlines... bezalako Asiako aire konpainiek.
Airbusek eraikitako lehen hegazkina izaki, beranduago garatuko ziren hegazkinak diseinatzeko esperientzia eman zion Airbusi eta honen emaitza izan ziren Airbus A310(Airbus A300aren bertsio motzagoa), Airbus A330 edo Airbus A340 adibidez.
Luzera | 54,1 m |
---|---|
Altuera | 16,54 m |
Fuselajearen diametroa | 5,64 m |
Kabinaren luzera | 40,7 m |
Kabinaren zabalera | 5,28 m |
Hego-luzera | 44,84 m |
Hego-azalera | 260 m² |
Motoreak | Bi CF6-80C2 edo PW4000 |
Motoreen indarra | 270 kN 61.500 lb |
Tripulazioa | 2 |
Bidaiariak | 266 |
Irismena | 7.500 km |
Abiadura maximoa | M 0,82 |
Aireratze pisu maximoa | 171,7 tona |
Lurrartze pisu maximoa | 140 tona |
Erregai gabe pisu maximoa | 130 tona |
Erregai kapazitatea | 68.150 l |
Zama erabilgarria | 39,7 tona |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.