From Wikipedia, the free encyclopedia
Ahultasun muskularra indar muskularren gutxitzea da. Eragileak asko dira eta hauen sailkapena egiazko edo jasotakoen arabera egin daiteke. Benetako ahultasun muskularra, muskulu eskeletikoaren hainbat gaixotasunen lehen mailako sintoma da, distrofia muskularra eta hanturazko miopatia barne. Bat-egite neuromuskularren gorabeheretan agertzen da, miasterniaren kasuan bezala. Ahultasun muskularra potasio eta gihar-zelula barruko beste elektrolito batzuen maila baxuagatik azalera daiteke. Epe laburrekoa edo epe luzekoa izan daiteke gaixotasun hau (segundo edo minutuetatik egun, hilabete, urteetara). Miasternia terminoa grekotik dator my- (gihar) + asthenia (ahultasuna).
Ahultasun muskular | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Astenia muscle symptom (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Androstenediona |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D018908 |
Akidura neuromuskularraren erdiko (zentral) edo ingurukoetan (periferiko) sailkatzen da, bere zergatiaren arabera. Erdiko neke neuromuskularra osotasuneko neke sentipen gisa azaleratzen da aldiz ahultasun muskular periferikoa ezintasun lokal gisa[1][2].
Nerbioek kontrolatzen dute giharraren kontrakzioa hauen zenbateko, sekuentzia eta indarra determinatuz. Nerbio batek neke sinpatikoa pairatzen duenean inerbatzen duen giharra estimulatzeko gaitasuna galtzen du. Mugimendu gehienak giharrak sor dezaketen indarra baino gutxiago eskatzen dute, gaixotasunetan izan ezik.
Kontrakzio bereziki indartsuetan, giharraren gehienezko indar gaitasuna gainditzen dutenetan, neke neuromuskularra faktore erabakigarria bilakatu daiteke indibiduo ez entrenatuentzat, gaixotasuna sortuz.. Kontrakzio gogor bat epe luze batean izan ostean, nerbioaren seinalea gutxitu egiten da eta kontrakzioak eragindako indarra ere bai. Ez da minik ez molestiarik sentitzen, giharrak lan egiteari uzten dio pixkanaka.
Ez dagoenez estres nahikorik gihar eta zurdetan, sarritan ez da min muskularrik ageri. Indar-trebaketen helburuetako bat giharraren uzkurtzeko gaitasun maximoa berreskuratzea da. “Entrenamendu neural” honetan aste gutxitan indarra berreskuratzen da, uzkurtzeko gaitasuna berreskuratzen baitu giharrak, bere muga fisiologikoak gaindituz. Hau hipertrofiamiofibrilarraren edo sarkoplasmikoaren bidez lortzen da eta neke uzkurkorraren muga neke metabolikoa bilakatu.
Bulkada neuralaren murriztapena da. Nerbioko komando motorrean gertatzen den akatsaren ondorioz giharreko indarra galdu egiten da.[3][4][5] Hala ere bulkada neuralaren murriztapena ariketa egin bitartean babes mekanismo bat dela iradoki da, intentsitate handiko lanen aurrean arazoak saihesteko.[6] [7]Interes handia egon da serotoninaren bideen inguruan, beren kontzentrazio handitu egiten baita burmuinean jarduera motorraren ondorioz. [8][9] Jarduera motorrean serotonina sinapsian askatzen da, motoneuronekin kontaktuan jarriz. Gehiegizko ariketa motor baten aurrean serotonina kantitateak gainezka egiten du. Serotonina hau hartzaile extrasinpatikoei elkartzen zaie, motoneuronen axoiaren hasierako segmentuan kokatzen direnak. Horrela bulkada nerbiosoaren hasiera inhibitzen da, uzkurketa muskularra eragotziz.[10][11]
Gihar periferikoen nekea ariketa fisikoa gauzatu bitartean ezgaitasun bat da gorputzak behar besteko energia hornitu dezan edo uzkurketan parte hartzen duten metabolitoez asetzeko. Hau da neke fisikoaren kasurik ohikoena: nazioartean heldu artean gutxi gora behera %72ri eragiten dio lan indarrean. Honek uzkurketa arazo bat sortzen du eta honek aldi baterako murriztapena edo gihar baten edo batzuen lan egiteko gaitasunean du eragina. Energi eskasiak hau da metabolismo azpiobtimo gehienetan azido laktikoaren metaketaren eta beste azido batzuenen eragina izaten da. Produktu metaboliko anaerobioek su sentsazioa eragiten dute giharretan nahiz eta oraingo ikerkuntza berriek aurkakoa dioten, hau da energi iturri direla.
Teoria periferikoen eta zentralen arteko ezberdintasun nagusia da periferikoaren kasuan, kontrakzioa eragiten duen erreakzio kateatuan akats bat baino gehiago agertzea. Hori horrela, esan dezakegu, erregulazio periferikoa arazoa dagoen guneko egoera kimiko metabolikoen esku dagoela. Erregulazio zentrala berriz, mekanismo integratua da eta bere helburuen artean ahulezia muskularra agertzen den unean sistemaren integritatea mantentzea da. Horretarako, azken hau, erretroelikaduraz baliatzen da. Hemen sartzen dira, besteak beste, seinale kimiko, mekaniko eta kognitiboak eta batez ere sistema periferikoan oinarritutako erretroelikaudura kolektiboa.
Esku artean dugun gaixotasuna “neke metaboliko” izenez ere ezagutzen da. Izen hau gaixotasunean dagoen indar galeran oinarritzen da eta beste hainbat arrazoien artean, substratuen kontzentrazioen galeran eta miozuntzean barnealdeko metabolitoen metaketaren ondorioz gertatzen da.[12]
Hasiera batean, uste zen, azido laktikoaren pilaketa izan zitekeela ahulezia muskularraren eragilea, uzkurtzeko gaitasuna inhibituz. Gaur egun ordea, ez dakigu ziurtasunez giharren ahulezia nozitzeko aukerak areagotu edota gutxiagotzen dituen azido laktikoak.
Fermentazioaren azpiproduktu bezala, giharretako azidotasun maila igo dezake, eta ondorioz, hartzaileek Ca2+-kiko duten sentsibilitatea murriztu egiten da. Bestalde, Ca2+en mailak ere igoarazten ditu zitoplasman, kaltzioa zelulatik kanpo bidaltzen duen ponpa inhibitzen baitu. Honek K+ ioiek giharren jardueran duen eragin inhibizioaren aurkako efektua du. Gainera, Cl- ioietan ere egin negatiboa dauka azido laktikoak, K+ ioiak bakarrik utzita kontrakzioen aurkako indar bezala.
Laburbilduz, ez dakigu azio laktikoak ahulezia muskularra jasateko aukerak gutxitzen dituen Ca2+ kontzentrazioak handituz edota aukerak igoarazten dituen hartzaileek ioi honekiko duten sentsibilitatea murriztuz.[13]
Gihar-zelulak uzkurtzen dira burmuinetako kinada elektrikoen fluxua detektatzean. Hau, erretikulu sarkoplastikotik kaltzioa askatuz lortzen da. Ahulezia edo nekea, indarra sortzeko gaitasun gutxitua, gerta daiteke nerbioan edota giharrean bertan egon daitekeen arazoen ondorioz. Hainbat ikerketak adierazten dute arazoa giharreko kaltzio galaren oinarritu daitekeela. Hori gutxi balitz, ihes egiten duen kaltzioak giharreko zuntzak deuseztatzen dituen entzima konkretu bat aktibatzen dutela ere esaten da.
Gihar-barneko substratuak uzkurdurak bultzatzeko balio dute normalean. Hauen taldean sartzen dira glukogenoa, kreatina fosfatoa eta ATPa. Filamentu labainkorraren ereduak jarraituz, ATPa miosinaren buruarekin elkartuko da kontrakzioa eraginez. Kreatina fosfatoa berriz, ATPa fosforilatzeko erabli daiteke, gero 5-7 segundo arteko kontrakzioak sortzeko erabiliko dena. Azkenik glukogenoa, glukosa gordetzeko sistematzat hartu dezakegu. Kreatina fosfatoaren mailak jaistean, glukosa askatu eta bertatik azido laktikoa sortzeko. Azido laktikoa, oxigenoaren presentizian, pirubatoa birziklatzeko erabili daiteke gibelean, “Cori zikloaren” bitartez.
Ahulezia edo nekea aipatu berri ditugun substratuen gabeziaren ondorioz gertatzen da. Energia falta dela eta, giharrean uzkurtzeko duen gaitasuna galtzen du.[14]
Gihar-ahuleziaren larritasuna gradu ezberdinetan sailkatu daiteke honako irizpide hauei jarraituz gero:
Posible da gihar-ahulezia “proximal” eta “distal” bezala sailkatzea kontuan hartuta zein den gaixotasuna pairatzen duten giharren kokapena. Proximalak, gorputzeko erdiko marratik gertuen dauden giharrei eragiten die. Honen adibide dugu “Cushing” sindromea edota “hipertiroidismoa”. Distalak berriz, gorputz adarretatik urrunen dauden giharrei eragiten die.
Gihar-ahulezia, sortzen den arrazoia kontuan hartuz, “egiazkoan” eta “hautemangarrian” sailkatu daiteke.
Egoera batzuetan, miastenia larri gaixotasunaren kasuan bezala, indar muskularra ohikoa da giharrak atsedenean egon badira. Nolanahi ere, benetako ahulezia agertuko da giharrak ariketa fisikoa egin ostean. Neke kronikoaren kasuan azaldu berri duguna gertatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.