From Wikipedia, the free encyclopedia
Ahaide nagusiak Erdi Aroko handiki edo jauntxoak ziren, Euskal Herriko aitoren semeen maila goreneko leinuak.
XIII. mende amaieratik XV. erdira arte, leinu handien arteko gizarte-liskar bortitzak izan ziren, oinaztarren eta ganboatarren arteko borrokak eta agaramontar eta beaumontarren artekoak. Dorretxe eta jauregietako etxeko jaun edo etxekoandreen arteko borrokei bando gerrak edo alderdi gerrak deritze. Bereziki, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araban izan ziren gerra horiek.
Ahaide nagusiak bi bando handitan banatuta zeuden: oinaztarrak batetik, ganboatarrak bestetik. Oinaztarrek Gaztelako Erresumaren babesa zuten; ganboatarrak, ostera, Nafarroako Erresumaren aldekoak ziren.
Gaur egun egindako ikerketetan argi geratu da kultura, ekonomia eta bestelako arrazoiak zeudela bi bandoen sorreraren atzean. Nafarra zen Gipuzkoako herrialdeari dagokionez, ganboatarrak normalean ekonomia berriarekin lotu izan dira, hiribildu eta merkataritzarekin. Oinaztarrak, berriz, nekazaritza eta abeltzaintzarekin, eta beraz lur lauarekin. Era berean, gipuzkoar nekazariak ere oinaztarren bandora batu ziren, ganboatarrek Debabarren eta Debagoienean eraikitako hiribilduen aurka. Bailaraz bailara, bataren zein bestearen alde lerrokatu ziren.[1]
Duela ez aspaldi hainbat historialariren artean onartzen zen baina gaur egun baztertua den bertsio baten arabera, prozesio batean gertatutako liskarren ondorioz sortu ziren bi bandoak. Antza, alde batekoek kandelak lepoan (ganboan) eraman nahi zituzten, eta besteek behean (oinean). Lehenengoaren defendatzaileak Ulibarrikoak ziren eta bigarrenak Muruakoak.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.