Agustín Sánchez-Lavega

Agustín Sánchez-Lavega (Bilbo, 1954ko azaroaren 26a) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Fisika Aplikatuko katedradun eta eguzki-sisteman espezializatutako astrofisikari gailena da From Wikipedia, the free encyclopedia

Agustín Sánchez-Lavega

Agustín Sánchez-Lavega (Bilbo, 1954ko azaroaren 26a) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Fisika Aplikatuko katedradun eta eguzki-sisteman espezializatutako astrofisikari gailena da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi

Ibilbide akademikoa

Agustín Sánchez-Lavega Fisika Zientzietan lizentziatu zen 1978an gaur egun EHU den Bilboko Unibertsitatean. 1980 eta 1987 artean Zentro Astronomiko Espainiar-Alemana – Max Planck Institut für Astronomien egin zuen lan, Almeriako probintzian dagoen Calar Altoko Behatokian hain zuzen. Aldi berean, 1986an, Fisika Zientzietan doktoratu zen EHUn eta Zientzia Fakultateko Aparteko Doktoretza Saria jaso zuen Saturno planetaren atmosferari buruz idatzi zuen tesiagatik zeinetan Orban Zuri Handia (ingelesez GWS siglez ezagutua) fenomenoa lehenengo aldiz deskribatu zuen. 1987an Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Fisika Aplikatua I departamentuan sartu zen eta harrezkero bertan egiten du lan. 1989an materia ikertzeko Teknika Fototermikoen Laborategiaren sorrera sustatu zuen. 1990eko hamarkadaren erdialdean EHUko Zientzia Planetarioen Taldea sortu zuen eta 2008an Aula Espazio Gelaren eta bere Behatoki Astronomikoaren sorrera sustatu zuen. 2009tik EHUko Fisika Aplikatua I departamentuko zuzendaria da.

Idazlanak

Liburuak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.