Zubia[1][2] itsasontzi baten egitura garaiena da, gidatu eta gobernatzeko lekua, hortik kapitainak itsasontziko beste lekuetara bidaltzen ditu aginduak. Horregatik, aginte zubia ere esaten zaio. Bertan aurki ditzakegu lema-gurpila eta nabegazio kontrolatzeko beste instrumentu beharrezkoak.
Izena bapore-ontzietatik dator, berau bultzatzeko zituen bi gurpil handien artean kokatuta zegoen zurezko zubi itxurako egituratik.
Itsasontzia dartsena baterantz mugitzen denean bereziki erabilgarria da aginte zubia, normalki gainegituraren goialdetik dago, eta horrela itsasontziko eskubialdea hobeto ikus daiteke. Honek errazten du maniobra kapitainari, kaia ikus-eremuan kokatzen bait du.
Ontzia nabigatzen denean, aginte zubian beti dago kapitaina edo beste ofizialen bat, nabigazio kontrola eta itsasontziaren gobernua orduoro mantentzeko.
Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.