politikari togoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Messan Agbéyomé Gabriel Kodjo (Tokpli, 1954ko urriaren 12a – Paris, 2024ko martxoaren 3a) togoar politikaria izan zen. Togoko lehen ministroa izan zen 2000tik 2002ra.
Agbéyomé Kodjo | |||||
---|---|---|---|---|---|
2000ko abuztuaren 31 - 2002ko ekainaren 29a ← Eugene Koffi Adoboli (en) - Koffi Sama (en) →
1999ko ekainaren 22a - 2000ko abuztuaren 29a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tokpli (en) , 1954ko urriaren 12a | ||||
Herrialdea | Togo | ||||
Heriotza | Paris, 2024ko martxoaren 3a (69 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Rally of the Togolese People (en) |
1983an gestioan graduatu zen Poitierseko Unibertsitatean. 1985etik 1988ra SONACOMeko zuzendari komertziala izan zen, Gnassingbé Eyadéma presidenteak Gazteria, Kirol eta Kultura ministro izendatu zuenean. 1991tik 1993ra Lurralde Administrazio eta Segurtasun ministroa izan zen. 1993ko otsailean Lomeko portuko zuzendari izendatu zuten.
1999ko otsailean diputatu hautatu zuten eta ekainean Batzar Nazionaleko presidente. 2000ko abuztuaren 29an lehen ministro izendatu zuten, baina 2002ko ekainaren 27an kargugabetu zuten, Eyademarekin izandako liskarren ondoren. Frantziara erbesteratu, alderditik kanporatu eta justiziak auzipetu zuen. 2005ean Togora itzuli eta atxilotu egin zuten. Alderdi berri bat sortu zuen. 2020an presidentegai izan zen eta garaipena eskatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.