aktibista espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Adelina García Casillas 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan aktibista zen eta 19 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]
Adelina García Casillas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hoyocasero, 1920 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1939ko abuztuaren 5a (18/19 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Erresistentziaren kidea |
Kidetza | Gazteria Sozialista Bateratuak |
Adelina Hoyocasero, Ávilako probintzian jaio zen eta Guardia Zibil baten alaba zen. 1937 urtearen hasieran JSUko militante egin zen eta Julia Conesaren laguna izan zen. Hamahiru Arrosen artean mulato bezala ezagutzen da, bere azala ilun eta ezpain lodiengatik.
Etxera gutun bat bidali zioten galdeketa bat egin nahi ziotela esanez, eta bera boluntarioki joan zen, baina ez zen itzuli. Hala, 1939ko maiatzean Las Ventas emakumeen kartzelan sartu zuten eta bertan postari bezala lan egin zuen. Urte bereko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan.[5] Bere hilarrian bere izena "Avelina" bezala agertzen da, ziurrenik akats kaligrafiko bat dena[6].
Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak
2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historiaraliari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.