Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aberastasuna, zentzu modernoan, baliabideen eta jabetza baliotsuen ugaritasuna da. Norbanako, komunitate, eskualde edo herrialde batek jabetza asko dituenean, aberatsa dela esaten da.
Aberastasunak ekonomiaren alor guztietan du esangura, eta batez ere hazkunde ekonomikoaz eta garapenaz aritzean. Oro har, ekonomialariek diote "baliozko edozer" dela aberastasunaren osagai. Aberastasunaren definizioak hainbat inplikazio etiko ditu, sarritan aberastasunaren maximizazioa helburutzat hartu eta bere kabuz esanahia duen printzipio gisa hartzen baita.
Nazio Batuen definizioaren arabera, aktibo naturalak, sozialak eta fisikoak barne hartzen dituen neurri bat da, diruaren bidez neurtzen dena. Definizio horren barruan daude lurrak, basoak, erregai fosilak eta mineralak. Giza kapitala biztanleen hezkuntza eta trebeziak dira. Kapital fisikoa makinak, eraikinak, azpiegiturak, etab. dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.