From Wikipedia, the free encyclopedia
Txuriumov-Gerasimenko kometa (errusieraz: Чурюмова — Герасименко), lehengo izena 67P/Txuriumov-Gerasimenko eta batzuetan 67P/C–G, 67P kometa edo soilik 67P, kometa bat da, oraingo periodo orbitala 6,45 urte, errotazio periodoa 12,4 ordu inguru eta gehienezko abiadura 135.000km/h dituena. Hurrengo perihelioa (Eguzkitik hurbilena) 2015eko abuztuaren 13an izan zen. Kometa guztiek bezala, izena aurkitzaileena du, Klim Ivanovitx Txuriumov eta Svetlana Ivanovna Gerasimenko sobietar astronomoak, lehengo aldiz 1969an ikusi zutena argazki plaka batean.
67P/Txuriumov-Gerasimenko | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 12,9 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Klim Churyumov (en) eta Svetlana Gerasimenko |
Aurkikuntza-data | 1969ko urriaren 22a |
Aurkikuntza-lekua | Almaty |
Honen izena darama | Klim Churyumov (en) eta Svetlana Gerasimenko |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 5,68123333245 AU |
Periapsis | 1,243265644018 AU |
Ardatzerdi handia | 3,4622495 AU |
Eszentrikotasuna | 0,640908129745 |
Orbita-periodoa | 2.353,07606597 egun |
Batezbesteko anomalia | 8,8599274335 ° |
Makurdura orbitala | 7,0402950313 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 50,135573491 ° |
Periapsiaren argumentua | 12,798250034 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 3,4 km |
Dentsitatea | 0,533 g/cm³ |
Albedoa | 0,06 |
Behin-behineko izendapenak | 1988i 1982 VIII 67P/1975 P1 1976 VII 67P/1969 R1 1969h 1989 VI 1982f 1969 IV |
Txuriumov-Gerasimenko ESAren Rosetta misioaren helburua da. Espazio-ontzia 2004ko martxoaren 2an jaurti zen. Rosetta 2014ko abuztuaren 6an elkartu zen kometarekin eta 2014ko irailaren 10ean orbitaratu. Rosettaren lurreratzailea, Philae, 2014ko azaroaren 12an lurreratu zen, eta kometa nukleoan lurreratzen zen lehen espazio-ontzi bihurtu.
Oro har, kometak orbitaz bestelakotzen dira Jupiter ondotik igarotzean eta perturbazio bat jasatean. 1959 baino lehen, Txuriumov-Gerasimenko kometaren perihelioa 2,7 ua (400.000.000 km) inguru zen. 1959ko otsailean, Jupiterrekin eragina jasatean, perturbazioak perihelioa txikitu zen 1.3 AU (190,000,000 km) izateraino, eta horrela mantendu da orain arte.
Kometaren 2009ko perihelioaren ondoren, ikertzaileek ikusi zuten errotazio-periodoa 12,76 egunetik 12,4 egunera igaro zela. Badirudi aldaketa hau sublimazioak eragindako indar-momentuagatik dela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.