Ľudovít Ódor, Lajos Ódor jaioa (Komárno, 1976ko uztailaren 2a) eslovakiar ekonomialari eta politikaria da. Eslovakiako lehen ministroa izan zen 2023ko maiatzaren 15etik urriaren 25era.

Eslovakiako gutxiengo hungariarreko kidea da. Matematikan eta kudeaketan graduatu zen Bratislavako Comenius Unibertsitatean. 2018tik 2023ra Eslovakiako Banku Zentraleko gobernadoreordea izan zen.

2023ko maiatzean Eduard Heger lehen ministroak dimisioa eman ondoren, Zuzana Čaputová presidenteak gobernu teknokratiko bat zuzentzeko agindu zion Ódorri iraileko hauteskunde orokorretara arte. Hauteskundeen ondoren, Robert Fico lehen ministro izendatu zuten.

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.