Újpest FC

From Wikipedia, the free encyclopedia

Újpest FC

Újpest FC (izen osoa Újpest Football Club) Budapest hiriburuko futbol taldea da, Hungariako onenetakoa, palmaresari dagokionez, Hungariako futbol liga 20 aldiz irabazi baitu eta beste 9 aldiz Kopa. Mitropa Kopa bitan irabazi zuen.

Datu azkarrak Ezizena(k), Sorrera ...
Újpest FC
Ezizena(k)Lilák
(moreak)
Sorrera1885
Futbol zelaiaSzusza Ferenc Stadium
edukiera: 13.501 lagun
inaugurazioa: 1922
Presidentea Roland Duchâtelet
Entrenatzailea Nebojša Vignjević
LigaHungariako Liga
2023-2410.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Kanpokoa
Itxi
Thumb
FC Steauaren aurkako partida.

Historia

Budapest ondoko Újpest herrian (egun, hiriburuko auzoa da) irakasle lanean ari zen János Gollek 1899an sortu zuen taldea, Újpesti Torna Egylet izenarekin. 1904an lehen mailara igo zen, baina lehenengo garaipenak ez zituen 1930. hamarkada arte lortu, 5 Liga eskuratu baitzituen eta bi Mitropa Kopa, garai hartako nazio arteko txapelketarik garrantzitsuena.

"Urrezko aroa" 1960. hamarkadan izan zuen, Europako txapelketetan ere maila bikaina emanik. 1960an irabazitako ligarekin hasi zuen bolada ona. 1962an Europako Errekopako final erdietara iritsi zen baina ACF Fiorentinak finaletik kanpo utzi zuen. 1967an Lajos Baróti entrenatzailea fitxatu zuen eta 1969an liga eta kopa irabazi zituen eta Ferietako Kopako finala jokatu. Newcastle Unitedek garaitu zuen, bi partidak irabazita, 3-0 eta 3-2. 1969 eta 1975 artean zazpi liga jarraian irabazi zituen, Hungariako talde indartsuena zela erakutsiz. Horretaz gain, Europako Kopako final laurdenetara iritsi zen 1972, 1973an eta 1974ean, final erdietara. Gero, Bayern Munichek —txapeldun izan zen— kanporatu zuen.

1980. hamarkadan, ligan ez zuen emaitza onik izan baina hiru kopa eskuratu zituen. Ordutik aurrera titulu batzuk irabazi ditu, 2002ko kopa eta superkopa eta azkenik 2014ko kopa eta superkopa. 2018an, beste kopa bat lortu zuen.

Palmaresa

Hungarian: 33

  • Liga (20): 1930, 1931, 1933, 1935, 1939, 1945, 1946, 1947, 1960, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1975, 1978, 1979, 1990, 1998.
  • Kopa (11): 1969, 1970, 1975, 1982, 1983, 1987, 1992, 2002, 2014, 2018, 2021.
  • Hungariako Superkopa (3): 1992, 2002, 2014.

Nazio artean: 2

Europako Kopa

  • final erdiak 1974ean.

Europako Errekopa

  • final erdiak 1962an.

Hirietako Ferien Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1969.

Mitropa Kopa

  • Txapelduna (2): 1929, 1939.
  • Finalista (1): 1967.

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Újpestek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Informazio gehiago Denboraldia, Txapelketa ...
DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1976-77UEFA Kopa1. itzuliaÚjpest
Athletic
1-0
5-0
Athletic
Újpest
1977-78UEFA KopaFinal hamaseirenakÚjpest
Athletic
2-0
3-0
Athletic
Újpest
2006-07UEFA Kopa1. itzuliaÚjpest
Real Sociedad
1-1
1-0
Real Sociedad
Újpest
Itxi

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.