Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Réseau Express Régional (frantsesezko eskualdeko express sarea), batez ere RER laburduraz ezaguna, Paris eta eskualdeko udalerriak lotzen dituen burdinbidezko herri garraio sistema da. 587 km luze diren trenbide sarea du, horietako 76,5 km lurpean, gehien bat Paris barnean. Arrazoi historikoengatik, RER tarte batzuk RATP erakundeak kudeatzen ditu, baina beste tarteak SNCFenak dira. RER sareak bost linea ditu Paris zeharkatzeko (A, B C D eta E), 257 geraleku ditu eta 2,7 milioi bidaiari garraiatzen ditu egunean.
RER sarea, batez ere, 1962 eta 1979 artean eraiki zen, gehienetan dagoeneko existitzen ziren aldiriko lineak luzatuz eta Paris barnean elkarlotuz, gehienak geltoki txikietan amaitzen baitziren (Orsay, Invalides eta Bastillako geltokietan adibidez). Aldiriko linea batzuen adarrak geltoki nagusietatik kendu ziren, RER sarean batzeko:
Beste adar batzuk lurpeko geltokitan bateratu dira, geltoki nagusiei atxikiak, trafikoa arintzeko asmoarekin:
Eraldatu ez diren aldirietako lineak (H, J, K, L, N, P, R, U) SNCFek kudeatzen ditu eta Transilien sarea osatzen dute.
Sarearen 5 lineek 587 km trenbide eta 257 geraleku dituzte, horietako 33 Parisen.
Linea | Kolorea | Zerbitzu hasiera urtea |
Geltoki kopurua |
Luzera | Batez besteko distantzia 2 geltokiren artean |
Kudeatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|---|
RER A | gorria | 1969 | 46 | 109 km | 2.359 m | RATP / SNCF |
RER B | urdina | 1977 | 47 | 80 km | 1.702 m | RATP / SNCF |
RER C | horia | 1979 | 84 | 186 km | 2.158 m | SNCF |
RER D | berdea | 1987 | 59 | 160 km | 2.700 m | SNCF |
RER E | magenta | 1999 | 21 | 52 km | 2.490 m | SNCF |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.