From Wikipedia, the free encyclopedia
Émile Gallé (Nancy, 1846ko maiatzaren 4a - ibidem, 1904ko irailaren 23a) frantziar artista eta diseinatzailea izan zen.
Émile Gallé | |||
---|---|---|---|
1901 - 1904 - Victor Prouvé → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Émile Charles Martin Gallé | ||
Jaiotza | Nancy, 1846ko maiatzaren 4a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Nancy, 1904ko irailaren 23a (58 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cimetière de Préville (en) | ||
Familia | |||
Aita | Charles Gallé | ||
Ama | Fanny Reinemer | ||
Ezkontidea(k) | Henriette Gallé (en) | ||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | lycée Henri-Poincaré (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Virginie Mauvais Charles-François Guibal (en) Dominique Alexandre Godron | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | glass artist (en) , ebanista, zeramikaria, diseinatzailea eta glassblower (en) | ||
Lantokia(k) | Nancy | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Giza Eskubideen Liga Académie de Stanislas (en) | ||
Mugimendua | École de Nancy (en) Art Nouveaua | ||
Aita kristal eta zeramika merkataria zen eta Émilek hamasei urte zituenetik familiaren negozioan lan egin zuen. Aisialdian botanika ikasi zuen eta landareak bildu zituen. 1862tik 1866ra Weimarren filosofia, botanika, eskultura eta marrazketa ikasketak jarraitu zituen. Gero, kristalezko fabrika batean lan egin zuen Meisenthalen.
Frantzia-Prusia gerran borrokatu ondoren, Nancyra itzuli zen eta kristalezko tailer bat ireki zuen fabrika familiarraren barruan. 1873an negozioaren zuzendaritzaz arduratu zen eta arrakastaz hedatzea lortu zuen.
Art Nouveau mugimenduaren berritzaileetako bat izan zen, kristal eta altzarien diseinuarekin. Diseinuetan landareak, loreak, intsektuak eta animaliak erabiltzeagatik bereizi zen. 1901ean Nancyko Eskola sortu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.