From Wikipedia, the free encyclopedia
Éditions Gallimard (euskaraz: «Gallimard Argitalpenak») Frantziako argitaletxe independente ospetsua da, estatu horren garrantzitsuenetariko bat. Gaston Gallimardek sortu zuen 1911an. Egun Antoine Gallimard da taldearen burua. 1930tik argitaletxea Sébastien Bottin kalean dago, 5. zenbakian, Parisko VII. barrutian. Gallimarden katalogoan mundu mailako literaturaren lan handiak aurki daitezke;[1] horrela, 2011an, katalogoan 38 Goncourt sariak, 38 idazle Nobel Sarien irabazleak eta Pulitzer Sariak jasotako hamar idazle.
Éditions Gallimard | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea eta book publisher (en) |
Jarduera sektorea | book publishing (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | The French Publishers Association (en) |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | société anonyme à conseil d'administration s.a.i. (mul) |
Jabea | Groupe Madrigall (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1911 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Paris |
webgune ofiziala |
Gallimard Madrigall taldea barruan dago, Frantziako hirugarren edizio dibisio handiena.
1911ko maiatzaren 31an, André Gide (1869-1951), Jean Schlumberger (1877-1968) eta Gaston Gallimard (1881-1975) Éditions de La Nouvelle Revue française sortzeko akta Parisen sinatu zuten. Hasiera batean ekimen berria, Gaston Gallimarden zuzendaritzapean, 1909n André Gide inguruan antolatutako La Nouvelle Revue française aldizkariaren argitaletxea izan behar zen. Lehen bilduma «Blanche» izena zuen eta, besteak beste, egile hauen lanak jaso zituen: Paul Claudel, Isabelle de Gide Charles-Louis Philippe, Saint-John Perse (1911), Jules Romains (1916), Roger Martin du Gard (1913), Joseph Conrad (1912) eta Paul Valéry (1917).
1919an, argitaletxea NRFtik banandu zen, Librairie Gallimard sortuz. Arrakasta handia izan zen batez ere lehen izenburu handiarekin: Marcel Prousten À l'ombre des jeunes filles en fleurs liburuarekin, alegia. Halaber, liburu ezkomertzialen galerak gutxitzeko, bilduma herritar bat plazaratu zuen:Les chefs-d’œuvre du roman d’aventures. Poliki-poliki, argitaletxeak sare indartsu sortu zuen idazle berriak eta idazle sarituen liburuak plazaratzeko.
1932an, Gallimardek banaketarako Messageries Hachette lantegiarekin ituna sinatu zuen. Horri esker haien liburuak oso banaketa ona izan zuten, liburudenda garrantzitsuenetan egoteko. 1933an, Jacques Schiffrinek sortutako Éditions de la Pléiade Éditions Gallimard taldean sartu zen, Bibliothèque de la Pléiade bildumaz bihurtuz. Fronte Popularraren garaian argitaletxeak atentatu bat pairatu zuen; antza denez, atzean, Croix de Feu eskuin muturreko taldea zegoen.
Bigarren Mundu Gerran argitaletxeak nahiko jarrera anbiguo izan zuen: NRF Pierre Drieu La Rochelle egile faxistaren eskuetan gelditu zen eta Gallimardek egile alemanen lanak plazaratu zituen, batetik, bain, bestetik, haien bulegoetan Jacques Decour eta Jean Paulhanek sortutako Les Lettres françaises erakundearen bilera klandestinoak onartu zituen.[2] Behin gerra bukatuta argitaletxeak bilduma berriak plazaratzeari ekin zion:
Gerra ondorengo urteetan, Éditions Gallimardek abangoardiako lanak plazaratu zituen:Nathalie Sarraute, Maurice Blanchot, Georges Bataille. Horiekin batera 50. hamarkadan maila handiko beste idazleak:Jean Genet, Eugène Ionesco, Jacques Prévert.
Gastonen semea zen Claude Gallimardek zuzenduta argitaletxeak berritze prozesu batean sartu zen, egungo multinazioala antolatuz. Izen handiak ere haren katalogoetan presentzia handia lortu zuten: Modiano, Le Clézio, Kundera, e.a.
1976ko urtarrilaren 15ean, Gaston Gallimard hil zen. Claudek argitaletxearen presidentzia hartu zuen 1988 arte; urte horretan postua bere semearen eskuetan utzi zuen, Antoine Gallimard, egungo presidentea.[3]
Argitaletxea lehen postuan mantentzeko Claude Gallimard Gallimard taldearen oinarriak jarri zituen, argitaletxe batzuk erosten:
Hachette argitaletxearekin ere kontratua izan zuen 1970 arte; urte horretan amaitutzat eman zuen. 1971an eskumendeko bi enpresa sortu zituen: CDE zabaltze lanetarako eta SODIS banaketarako.
Liburuekin batera Gallimardek ere aldizkariak plazaratzen ditu. Hona hemen batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.