![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e0/Drill_inside.jpg/640px-Drill_inside.jpg&w=640&q=50)
Zulagailu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zulagailua edo daratulua zur, harri, metal eta beste materialetan zuloak egiteko makina bat da. Zurean zuloak egiteko eskuzko tresna txikia denean, birabarki deitzen zaio.
- Artikulu hau material gogorretan zuloak egiteko makinari buruzkoa da; paperean zuloak egiteko tresnari gaitzat duena beste hau da: «Paper-zulagailu»
Mekanika-lantegitan zuloak egiteko gehien erabiltzen den makina-tresna da. Makina horien erabilera nahikoa erraza izan ohi da. Bi mugimendu dituzte: barautsaren biraketa eta aitzinamendua. Biraketa motor elektriko baten indarrak sortu ohi du, motorra eta barautsaren artean transmisioa sistema bat dagoelarik. Aitzinamendua eskuz nahiz modu automatiko batean egin daiteke.
Zulaketa mekanizazio-eragiketak barauts baten laguntzaz zulo biribilak sortzean datza.