Zirene (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Zirene (grezieraz Κυρηνη, "erregina gobernaria") Hipseo, Lapitarren erregearen alaba izan zen. Lehoi batek bere aitaren artaldea eraso zuenean, Zirene lehoiaren atzetik joan zen, ehizatzeko asmoz. Apolo bertan zegoen, eta berehala maitemindu zen Zirenetaz. Jainkoak, Afrika iparraldera eraman zuen, eta Zirene herria sortu, Zirene beraren omenez. Erromatar Inperioaren garaian, Inperioko probintzietako bat izan zen Zirenaikak ere, orain Libiako lurraldeetako bat dena, pertsonai honen omenezkoa du bere izena. Apolok eta berak, seme bat izan zuten: Aristeo.
- Artikulu hau greziar mitologiaren pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zirene (argipena)».
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Zirene (mitologia) | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Cyrene (en) |
Familia | |
Aita | Hipseo eta Peneus (en) |
Ama | Chlidanope (en) |
Bikotekidea(k) | Apolo |
Seme-alabak | Aristeo, Agreus (en) eta Autuchos (en) |
Itxi
Zirene, Kalimakoren bigarren eta hirugarren ereserkietan aipatua ere agertzen da.
Aresekin, Diomedes Traziakoaren ama izan zen.