![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/36/Amazing_Stories_Quarterly_1928_Spring.jpg/640px-Amazing_Stories_Quarterly_1928_Spring.jpg&w=640&q=50)
Zientzia-fikzio
fikzio generoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zientzia-fikzioa arte-genero zabala da: etorkizunean edo unibertso ezezagunetan gerta litekeenaz hipotesiak egiten dira, egungo zientzia- eta teknika-ezagueretan oinarrituta. Zientzia-fantasiarekin nahas daiteke, baina genero horren kokalekua fantasiako munduak izaten dira (Eraztunen Jauna, kasu).
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/36/Amazing_Stories_Quarterly_1928_Spring.jpg/320px-Amazing_Stories_Quarterly_1928_Spring.jpg)
Zientzia-fikzioak hainbat ezaugarri ditu:
- Etorkizunean edo denbora alternatiboan kokatzen da.
- Kanpo-espazio edo bizitza estralurtarrarekin du harremana sarritan.
- Aurkikuntza zientifiko edo teknologiko berrien aplikazioa: denbora bidaiak, nanoteknologia, robotak...
- Gaur egun edo lehen ezagutu ziren sistema politiko edo sozialak agertzea.