![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9c/Hair_Oil_Treatment_at_Hair_Salon.jpg/640px-Hair_Oil_Treatment_at_Hair_Salon.jpg&w=640&q=50)
Zerbitzu (ekonomia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekonomian, zerbitzuak bezero bati eskaintzen zaizkion ahalmen intelektual edo tekniko huts batez baliatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da. Horrela, ile-apaintzaileak, ospitaleak, hezkuntza-arloa eta saltokiak zerbitzuak izeneko sektorean barneratzen dira. Industrian ez bezala, zerbitzuen sektorean ez dago lehengai edo produktu erdibukatuen eraldaketarik.
![Ile-apaindegian eman daitekeen zerbitzuetako bat: ilea zaintzeko olioa jarri.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9c/Hair_Oil_Treatment_at_Hair_Salon.jpg/640px-Hair_Oil_Treatment_at_Hair_Salon.jpg)
Eskaintzen den zerbitzua erakunde publiko batek ematen duenean, zerbitzu publikoa dela esaten da, eta administrazioaren inguruko arautegia aplikatzen zaio.